Udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da

03.08.09
Kultura eta Gazteria

Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.

Gaur gauean, ''Un verano en la Provenza'' tituluko filma frantsesa proiektatuko da. Filma 2007. urtekoa da eta bere titulu originala, ‘Le fils de l''épicier’ da. Filma honen zuzendaria Eric Guirado da.

Sinopsia

Udan gaude eta Antonie neskatila gazteak hiria utzi eta Frantziako hegoaldean dagoen herrixkara abiatzen da, amak duen dandan laguntzeko asmoz. Aita gaixo dago eta ezin du dendako gaiak isolaturiko herrixka txikietara eraman bere kamioiaz. Antoniek azken biztanle haien xarma eta ezaugarriak ezagutuko ditu: burugogor, dibertigarri, bizizale, eta abar…Protagonistak gaztaroko bere herrialdearekin berraurkituko da, bizipoza eta, akaso, maitasunarekin ere topo eginez.

Kulturak hilabeterako prestatu duen programazioa ondorengoa da:

  • Abuztuak 5, asteazkena: ''Las chicas de la lencería''.
  • Abuztuak 10, astelehena: ''En el nombre del rey''.
  • Abuztuak 12, asteazkena: ''Posdata: te quiero''.
  • Abuztuak 17, astelehena: ''Sukaldeko kontuak''.
  • Abuztuak 19, asteazkena: ''Un novio para Yasmina''.
  • Abuztuak 24, astelehena : ''Mi novio es un ladrón''.
  • Abuztuak 26, asteazkena: ''Ella es el partido''.

Kaleko zine zikloaren kartela osorik eta pdf formatuan ikusteko, saka edo eragin gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean