Komedia ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian

05.08.09
Kultura eta Gazteria

Komedia ikusgai izango da gaur, aste honetako bigarren kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera ateri jarraitzen badu. Euria egiten duen egunetan , emanaldia elizako arkupeetara eramango da. Gaurko filmaren titulua ‘Las chicas de la lenceria’ da. Filma Bettina Oberlyk zuzendutakoa da, Suitzarra eta 2006koa. Luzemetraiak 90 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Stephanie Glaser, Hanspeter Müller, Heidi Maria Glössner, Lilian Naef, Annemarie Düringer, Monika Niggeler eta Peter Wyssbrod. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

Marthak ez du senarraren heriotza gainditu, bere bizitzaren esanahiaren bila dabil. Lagunekin jokoan aritzeak ez dio pozik ematen ez eta asetzen, bere bizitzarekin zer egin planteatzen du. Egun baten hiltzeko ideiaz oheratzen da. Nolanahi ere, patuak berarentzat beste asmo batzuk ditu. Lagunak oso kezkaturik daude eta betidanik jostun izateko eduki duen ametza errealitate egitera animatzen dute. Laurogei urte izan arren, inoiz ez da beranduegi. Pentsatu eta egin, lentzeria denda irekitzen du, beran imajinaturiko diseinu ausart eta ukitu erotikoez. Nobedadeak herriko hautsak arrotzen ditu, biztanleri kontserbadorea baita. Askok ez dute aldaketa onartzen eta kexu dira. Emakume taldea, aldiz ez da izutuko eta aurre egingo dio egoerari.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu