Folkez Blai lehiaketa iraileko bigarren asteburuan jokatu eta erabakiko da

07.08.09
Kultura eta Gazteria

Folk taldeentzako Ermuan urtero antolatzen dugun lehiaketa asteburuan jokatu eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari sari moduan 1.500 euro emango zaizkio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Quebec-eko ‘Mauvais Sort’ (Kanada) emango duena izango da. Kanadiarrak folk eta roll musika generoak uztartzen dituzte. Lehenengo bi taldeak gaur iluntzean joko dute. Eta horien ondoren, plazan izango dira, iazko txapeldunak ere, ‘Vallarna’ taldeko kideak. Finalean sartu direnak ondokoak dira: Quamlibet (Valentzia); Socaide (Araba); Lochlainn (Valentzia), Zambaruja (Valladolid) eta Dúo Nua (Madril). Zerrendatutakoetatik lehenengo irailaren 11n joko dute, iazko irabazleekin batera. Beste biak biharamunean, larunbatean joko dute eta azken biak igandean, hain zuzen ere. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude