Ramirez Sanchez soraluzetarraren arte lanak ikusgai Lobianon

09.09.09
Kultura eta Gazteria

Alberto Ramirez Sanchez pintore eta eskultore soraluzetarrak bere hainbat arte lan aukeratu eta ekarri ditu Lobianora erakusketa jartzeko. Jarduera udal kultura sailak antolatu du eta irailaren 20ra bitartean mantenduko zabalik. Bilduma astegunetan bisita daiteke arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Larunbat eta jai egunetan erakusketa goizez ere bisitatu ahal izango da, eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, arratsaldez ordutegia bere horretan mantenduz.

Lobianora hurbiltzen garenok Ramirez Sanchezen obraren garapen eta berrikuntzaren berri izango dugu, artista hau etengabe esperimentatzen ari baita, material nahiz forma berriei leku eginez. Bere obra zabalean espresio bide gisa oleoa, brontzea, polikromatutako zura eta beste hainbat euskarri eta baliabide erabili dituelarik.

Alberto Ramirezentzat artea barru-barruko zaletasuna da, bere lanbidearekin uztartzen duena. Oso gaztetatik hasi zen pintatzen eta ordutik etengabe eboluzionatzen dabil gaurdaino. XX. Mendeko abangoardietatik edandakoa da eta horien aztarnak antzeman daitezkeelarik bere artela erakusketa ugari egin ditu Euskadin bertan nahiz kanpo, estatuko beste hainbat probintziatan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin