‘Sokaide’ taldeak eskuratu du ‘Folkez Blai’ lehiaketen IV. edizioa

14.09.09
Kultura eta Gazteria

"Sokaide" taldea garaile izan da, folk taldeentzako Ermuko"Folkez blai" lehiaketaren laugarren edizioan. Arabarrek 3.000 euroko saria eskuratu dute, azken asteburu honetan jokatu izan den finalean nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua "Duo Nua" izeneko bikotearentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen.

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona erakutsi dute eta zuzeneko emanaldiak kalitatezkoak izan dira. Saria jaso duten taldeez gain, finalera sailkatu dira "Quamblibet’ eta ‘Lochlainn’ Valentziakoak eta “Zambaruja" Valladolidekoak.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, ‘Mauvais Sort’ musikari kanadiarrak errezitaldia eskaini zuen. Emanaldia oso ona izan zen eta bertaratutakoek gozatu egin zituen nazioartean tarte lortu eta oso ospetsu egin den taldearekin. Halaber, lehiaketatik kanpo ere, herriko ‘Nemon’ eta ‘Flipin Folk’ taldeen emanaldiak ere ikusi eta horiekin gozatu ahal izan dugu.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkez blai" lehiaketaren azken edizioa. Hori horrela, datorren urteko irailerako bosgarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu