Ikas-ekinezko prestakuntza ekimen berri onartu zaio Ermuari: argi egituren muntatzaile izenekoa
Udalak hamabost gazte trebatuko ditu argi egituren muntatzaile gisa, ikas-ekinezko prestakuntza ekimen berri baten barne. Ikas-ekinezko ikastegia trebakuntza eta enplegu programa bat da, 25 urtera bitarteko gazteentzat. Parte-hartzeko interesa dutenek, Lanbide Heziketako ikasketak izan eta langabezian egon beharko dute.
Ekimenaren kostua ia 218.272 euro dira, horietatik estatuko enplegu zerbitzu publikoak –lehenagoko INEMek- 178.000 euro baino zertxobait gehiago ipiniko ditu eta Ermuko Udal honek berriz, gainerako 40.000 euroak. Programak urte beteko iraupena izango du. Parte hartzaileek lehenengo sei hilabeteetan teoria landu eta ikasi egingo dute batik bat. Bigarren sei hilabeteetan ikasleek enpresetan benetako praktika profesionalak egin ahal izango dituzte. Ekimena abian jartzea espero da urriaren 19rako eta hamabi hilabet beranduago bukatuko, 2010eko urriaren 18an hain zuzen. Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak proiektuaren bideragarritasun agiria jaso berri du, orain egun batzuk.
Ikasi ekinaren bidezko ikastegiaren helburu nagusia hainbat gazte espezialitate horretan trebatzea da, lan merkatura sartzeko izan ditzaketen aukera gehiagotzeko eta merkatuan dagoen eskariari erantzuteko. Merkatuan gero eta gehiago eskatzen dira langile kualifikatu, apaingarri gisa erabiliko diren argidun figuren diseinu, sorkuntza, muntai eta instalazio elektrikoan oso prestatuak daudenak, horiek jarri, erregulatu eta kontrolatzeko xedez. Proiektuak Lanbide Hastapeneko eta prestakuntzako soldadura eta mekanizazio programei jarraipena ematen dio.
Elektrizitateko eta burdinazko egituren muntaiako enpresa txiki eta ertainek gehien eskatzen duten langilea, alor horretako zeregin guztiak egin ditzakeena da: diseinu industrialetik hasi eta bezeroaren beharrak asetzeraino gauza dena. Proposamenaren barne ekoizpenerako makineria osagarria ere sartzen denez, parte hartzaileen jarduera eremua eta aukerak gehiagotu egiten dira.
Gizartearentzako onura izango eta lan merkaturatzeko aukeran areagotuko dituen proiektua
Proiektuak Ermuko gizarteari onurak ekarriko dizkio, izaera orokorrez, udalerriko kaleetan bertan jarri eta erabiliko baitira bertan diseinatu, prestatu eta muntatutako apaingarriak. Bestalde, argi-seinaleak, panelak eta apaintzeko argiteria eskatzen eta behar duten bertako erakunde, elkarte eta taldeentzat izango dira. Horrez gain, proiektuan ere aurreikusita dago ekoizten diren elementuak alokatu ahal izango direla, ekitaldi eta jaietan erabiltzeko.
Udalerriek apaingarriekin janzten dituzte beren kaleak sarri, Eguberritan ez ezik, herriko jai eta kultur, kirol edo bestelako ospakizun ezberdinak dituztenean ere bai. Eguberritako apaingarriei argiak jartzen ohi zaizkie eta, horretarako, joera berritzaileena kontsumo baxuko argiak erabiltzea da xumez egindako irudiekin batera. Apaingarrietako argiztatze sistemen aurrerapena etengabea da, teknologi berrietan oinarrituz gero eta kalitate eta errendimendu gehiagoko produktuak erabiltzen direlarik. Bide horretatik, LED eta zuntz optikoa bezalako teknologiak erabiltzen dituzte egun udal, merkatal gune eta parkeek beren apaingarrietan. Produktu berri horiek indarrean dugun ingurumen araudi betetzeaz gain, argindarraren kontsumoa asko jaisten dute.
Argibide gehiago eta izen emateak, Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailean egin daitezke. Bulegoak Bizkaia Etorbidearen 15ean daude, Torreta Etxean. Bertako telefonoa: 943 179151 da. Eta baita ere, Trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko Izarra zentroan. Bertako telefonoa: 943 179018 da.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren