Ermuko merkatariek herrian bertan ikastaro berriak egiteko aukera izango

17.09.09
Ekonomi Sustapena

Ermuak eta merkatari ermuarrek Merkataritza Berritzeko 2009ko Planaren fase berriari hasiera emango dio hilabete honetan bertan. Oraingo egoeran, inoiz baino behar gehiago dago ongi trebaturik eta prest egoteko beharrei erantzun ahal izateko. Trebakuntzan inbertitu beharra dago merkataritza, zerbitzu eta jendaurreko lanbideetan aldaketak etengabe ematen baitira. Laburbilduz, oso komenigarria da egunean izatez, isolaturik ez geratzea eta gainerako lankideekin amankomuneko jardueretan parte hartzea, horrek guztiak merkataritza bizi, dinamiko eta kalitatezkoa izaten laguntzen dutelako.

Ekimena hainbat eragileren lanari esker bideratu ahal izan da: Eusko Jaurlaritza eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailarena, esaterako eta, baita herriko Merkatari eta Ostalari nahiz Merkatu Plazako Merkatarien elkarteari ere bai.

Ekimenaren barne trebatzeko hainbat bide aurreikusi dira: presentziazko ikastaroak, on line bidezkoak eta mintegiak. Goriek guztiak doakoak i zango dira eta herriko dendak berritzeko xedea izango dute. Trebakuntzarako saioak hilabete honetan bertan hasiko dira, lehena hain zuzen ere irailaren 23an egingo delarik. Egun horretan, hizpide izango den gaia “Datuen babesa negozioan” titulukoa da.

Aurreikusitako ikastaroak ondorengoak dira:

  • Merkataritza Berritzeko 2009 Plana Ermuan(Lobiano)
    • Datuen babesa negozioan (LOPD) 23/09/09
    • Web-gunea, zer eduki izan behar ditu nire dendako web-orriak 29/09/09
    • Esperientzia Berritzaileak merkataritzarentzat 13 eta 14 /10/09
    • Zein programa aukeratu behar dugu gure negozio edo jardueraran 22/10/09

     

  •  MERKATARITZA GANBERA(Lobiano)
    • Imajina-tailerrak 5 eta 8/10/09

Ikastaro hauetan parte hartzeko interesa duten merkatariek, izena-eman dezakete ondorengo pertsona eta telefonotara deituta: 943 179151(Esther) eta 943 174147 (Belén).

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren