Ermuak prest du LTDren seinalea eta analogikoaren itzalketa gero eta hurbilago
Ermua prest dago telebista digitalaren seinalea jasotzeko. Uda honetan telebista digitalaren seinalea bermatzen duten sistema eta ekipoak jarri ditu eta azpiegiturak egokitu. ‘Abertis Telecom’ enpresa korporasioak –Retevisión ohiak- udalerrian seinalea jaso eta emititzeko ditugun ekipoak agokitu ditu. Korporario horren ardura eta eskumena dira estatuko telebisten seinalea banatzea. Egun hogeita bi telebisten seinalea ekarri eta banatzen du. Abertis Telecomek gaur goizean úntate mugikorra ekarri du Ermura landa lanak egin eta telebista digitalaren seinalea neurtzeko. Neurketa horiekin herriko auzo eta zonalde ezberdinen benetako egoera zein den eta arazorik dagoen eta horiek zeintzu diren jakin nahi izan da. Abertisek herritarrok izan ditzakegun arazoak ezagutu eta horien berri izan nahi du. Horretarako, herritarrei arreta egiteko telefonoa eman du, non galderak, gertaerak eta abar jaso dituen, horiek aztertu eta ondoren erantzun bat emateko. Gaur goizean jasotako informazioarekin txostena prestatuko du Abertisek, zeina hemendik aste batzuetara ezagutuko dugun, izan daitezkeen arazoei emango zaien konponbidearekin batera. Telefonoa 902 50 22 22 da.
Autonomiako telebistaren seinalea garraiatu eta zabaltzeko eskumena Eusko Jaurlaritzaren ‘Itelazpi sozietate publikoak du Euskadin. Sozietate honek ere lanak eta ekipoen egokitzapena bukatzear ditu, EITBren lau kateetako seinale digitala bermatzeko gure udalerrian. Ermuan itzalaldi analogikoa abenduaren 15era aurreikusita dago, lurreko telebista analogikoaren II fasean sarturik baitago. Hilabete lehenago, herritarrok gure pantailetan seinale analogikoaren etena iragarriko digun mezua ikusi ahal izango dugu errotulaturik. Mezu horrek, etenaz abisatzeaz gain, etxebizitzako antena komunitarioa lehenbailehen egokitzeko beharra gogoraraziko digu, baldin eta oraindik ez badugu egin. 2010 urtean, Euskal Autonomi Erkidegoko etxe bakoitzak 11 kate digital eduki ahal izango ditu, guztira telebistako 44 saio izanik. Dagoen planifikazioaren arabera, azken emaitza hauxe izango da: 8 saio TVErentzat izango, 4 A3entzat, beste 4 T5entzat, 4 Cuatro katearentzat, 4 NETentzat, 4 La Sextarentzat), beste 4 VEOrentzat, 8 saio autonomikoentzat eta azken 4 kate Tokiko Telebisteentzat.
LTDaren inguruko informazioa oso zabala denez gero, horren guztiaren berri izateko hainbat web-guneren zerrenda eskaintzen dizuegu ondoren.
- Industria, turismo eta merkataritza Ministerioa
- TDTaren edo LTDaren ataria
- Itelazpi Sozietate Publikoa
- Mendinet Elkartea
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua