Emakumearen udal kontseiluak uda osteko lanaldiari ekingo dio
Emakumearen udal Kontseiluak aste honetan ekingo die aldizkako bilerei udako oporraldien ondoren. Ziklo berriko bilerei asteazkenean emango zaie hasiera, arratsaldeko 5etan. Bilera hori Emakumearen Topalekuko Batzar Aretoan egingo da, Izelaieta 12ko erakinaren bigarren solairuan.
Emakumearen Kontseilua aldian behingo egunetan biltzen da eta bere bileratan Ermuko emakumeen elkarte eta taldeek hartzen dute parte, baita honetan interesaturik dauden bestelako pertsonek ere. Bertan tratatzen diren gaiak, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko helburuaz, Udaletik nahiz elkarteetatik proposatzen diren ekintzen ingurukoak izaten dira.
Aipaturiko bilerak irekiak dira, hots pertsona guztientzako zabalik daude. Bilerotan ideiak jaso, egitarauak eztabaidatu, jarduerak koordinatu eta proposatzen direnez gero, ahalik eta pertsona eta talde kopuru handiagoa bildu hobe.
Horiek horrela, sailak dei zabala egin du interesa izan eta nahi duen emakume guztioi bileretara ager daitezen, bakoitzak erabakitzen duen aldizkatasunarekin, hau da; noizean behin edo bilera orotara. Bilera, asistentzia edo partaidetzaren inguruko edozein argibiderako, Kontseilua koordinatzen duen Emakumearen udal Saileko 943-171030 zenbakira dei dezakezue goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldez 4etatik 8etara.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua