'Merino Memorialaren' hogeita bigarren edizioa urriaren 4an korrituko

22.09.09
Erakundea

‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketak hogeita bigarren edizioa beteko du aurten. Karrera urriaren 4ko igande goizean korrituko da. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Programa B5 tamainako liburuxka bat da eta hamalau orrialde dituena. Horietatik, lau koloretakoak dira, esaterako azala, kontrazala edo erdiko ibilbidea. Programak antolatzaileen eta udal kirol zinegotziaren hitzak jasotzen ditu. Horrez gain, publizitate ugariz ere jantzita dator. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurrebenjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior eta beteranoen taldeetan parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Antolatzaileek, guztira 2250 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera edo castillaleonermua@hotmail.com. helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26