‘Ertibil Bizkaia 2009’ izeneko arte-erakusketa ibiltaria Lobianon dago ikusgai

23.09.09
Kultura eta Gazteria

Ertibil Bizkaia 2009 izeneko arte-erakusketa ibiltaria Ermuko Lobiano Kulturgunera iritsi zaigu. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta sorkuntza-adierazpen anitza jasotzen duen erakusketa horrek pintura, argazkigintza, eskultura eta bideoa generoak barne hartzen ditu eta gurean izango da datorren urriaren 4ko igandera artean. Erakusketa egunero zabalik izango da arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta baita ere, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu 2tera bitarteko larunbat, igande eta jai egunetan.

Erakusketa Bizkaian bueltaka dabil maiatzetik eta lurraldeko hamar herritatik pasako da. Horrela, gero eta jende gehiagori eskaini nahi zaizkio Bizkaian gazte sortzaileek egindako arte-formulazio eta –estilo berriak. Aurten, “Ertibil Bizkaia 2009” erakusketa ibiltariak hogeita sei urte beteko ditu, denbora horretan kalerik egin gabe urtez urte Bizkaiko erakustoki ezberdinetan izan delarik. Erakusketak helburu bikoitza du, batetik, Bizkaian bizi diren artista berrien pizgarri eta akuilu izatea eta, bestetik, artista horiei erakunde- eta diru-laguntzak emateko bidea izatea.

Erakusketak Ertibil lehiaketan saritutakoen eta aukeratutako beste 20 artista gazteen lanak biltzen ditu. Aurtengo 2009ko lehiaketan 138 artistek parte hartu dute.

liburuxka argitaratu du Foru Aldundiak, zeina erakusketan banatzen den.

 

  • Argazkian Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren lana, zeinak 2009ko edizioko lehen saria jaso izan duen
  • Argazkian Jon Otamendi getxotarraren lana, zeinak 2009ko edizioko bigarren saria jaso izan duen

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin