UKEk inoiz egin gabeko hainbat jarduerak proposatzen ditu urrirako eskaintzan

25.09.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak iragarri duenez urrian hainbat jarduera eta ikastaro berri martxan jarriko ditu. Jardueratako hainbat estreinakoz programatu dira eta horien artean aquaerobic eta spinninga euskaraz daude. Eskaintzan dozena erdi proposamena bildu dira. Horien artean eta esandako biez gain ondokoak ditugu: erlaxazioa, kirol anitzetako jokoak, jazz fusioa eta musika eta dantzak haurrentzat. Jarduera horiek asteko zazpi egunetan egin ahal izango dira, bakoitzeko egutegiaren arabera. Sei urtetik hamaikara bitarteko umeentzat pentsaturik dagoen kirol anitzetako joko eta jolasak adibidez igande goizean egingo dira.

Jarduera eta ikastaro horietan nahi duen guztiak har dezake parte, kiroldegiko bazkide izan edo ez. Kasu horretan, diferentzia bakarra ikastaroaren kostua izango da. Izen-emateak zabalik daude eta udal kiroldegian egin behar dira. Sarreran bertan jarduera eta ikastaroen inguruko zehetasun eta argibide guztiak eskaintzen dira. Zehetasun horiek laburbilduta jasotzen dituen agiria eskaintzen dizuegu jarraian, bertan egun, prezio, ordutegi, leku eta abarren detaileak baitaude.

Lotutako albisteak

Imagen
20.07.26
Hiru esku pilotak jaialdi izango ditugu aurtengo Santixauetan

Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 22 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako
Imagen
20.07.26
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko prestakuntza-mintegia

Bost saio izango ditu, gazteei, senideei, entrenatzaileei eta herriko klubetako ordezkariei zuzenduak, eta urriaren 6tik 20ra egingo da.
Imagen
15.07.26
Munduko Kopako finala San Pelaion jarraitu ahal izango da

Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea