Enpresa Txiki eta Ertainentzako zikloa egingo urrian Ekonomi Sustapen eta Enplegua sailak

29.09.09
Ekonomi Sustapena

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak herriko enpresa txiki eta ertainentzat zikloa antolatu du urrirako. Ziklo horretan partaideek hausnarketa eta inofrmazioa amankomunean jarrriko dute. Ziklo horrek ordu beteko edo bi orduko lau saio izango ditu –gehienetan arratsaldeko 6etatik 7etara bitartean eta Izarra zentroan egingo dira Saio bakoitzean enpresen kudeaketari edo enpleguari eragiten dioen gai bana jorratuko da. Urriko lau asteazkenetan saio bana egingo da Izarran eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, lekuak mugatuak baitira.

Lehenengo saioa urriaren 7an egingo da. Egun horretan ordaintze-faltak eta BEZaren gaineko ondorio fiskalak aztertuko ditu Juan Carlos González, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zergabilketa Unitateko zerbitzuburuak. Saioa pentsatuta dago aholkularitza- eta kontsultoretza-enpreseentzat eta enpresa txikientzat. Urriaren 14an Ana Perez izango da gure hizlaria, Merkataritzaren Arreta Teknikoko Zerbitzukoa. Berak merkataritza sektoreko berrikuntzaren gainean duen ikuspegia emango digu. Urriaren 21ean, 18:00etatik 19:00etara Unai Aranguren EHNEko Prestakuntza Arloko Teknikaria izango dugu hizlari, eta enplegua sortzeko eta enpresa-proiektuak martxan jartzeko landa-ingurunean dagoen aukeraz hitz egingo digu.

Saioak doakoak dira eta aldez aurretik izena emana behar da, lekuak mugatua delako

Eta ziklo honi amaiera emateko, hilaren 28an, urriaren azken asteazkenean, Sarriko Business Schooleko ordezkaria izango dugu herrian, gero eta zorrotzagoa den eskaeriari erantzun ahal izateko, merkatu berriak bilatu eta produktu berriak eskaintzeko, enpresari eta autonomoek izugarrizko ziurgabetasun- eta lehiakortasun- egoera honetan egiten duten ahaleginaren berri emateko. Hitzaldi hau Ermuko “Izarra” Enpresak Prestatu eta Sustatzeko Zentroan diren enpresa mintegiko enpresei zuzenduta dago, bai eta testuinguru aldakor honetan malgu eta dinamiko izaten jarraitu nahi duten gainerako enpresa txiki, autonomo eta mikroeteei ere.

Bilera guztietan partaide kopuru tope bat izango da, tope hori ezartzeko izena emateko hurrenkerari jarraituko zaiolarik. Horretarako Ermuko Udaleko Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Prestakuntza Sailera deitu beharko duzu honako telefono zenbakira: 943 17 91 51.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren