Dislexia eta diskalkuliari buruzko jardunaldira ehun pertsona inguru biltzea espero du Dislebi elkarteak

30.09.09
Hezkuntza

Irakaskuntzarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten ehun pertsona inguru biltzea espero du Dislebi elkarteak, larunbatean dislexia eta diskalkuliaz sakontzeko Lobianon egingo duen jardunaldi informatiboan. Jardunaldi hori Euskadiko Dislexia elkarteak, Dislebik; antolatu du eta hori aurrera ateratzeko udal honetako hezkuntza eta gizarte-ongizateko zinegotzigoen babesa jaso du. ‘Dislebi’ elkarteko idazkari den Jule Abadek gaur goizean adierazi digunez, jardunaldirako jada laurogei pertsonek baino gehiago eman dute izena. Inskribatu diren gehienek inguruko eskualdeetako herrietatik etorriko zaizkigu, esaterako Debabarrena eta Debagoienetik, durangaldetik, Lea-Artibaitik, Arratiatik eta Bilbo ingurutik. Parte hartzaileen artean irakasleak, eremu horietan lan egiten duten psikologo, pedagogo eta teknikariak daude, ikasteko zailtasun espezifikoak (IZEak) dituzten haurrek guraso eta senitartekoekin batera. Nolanahi ere, orain izen ematerik badago, Lobianok ehun pertsonentzako lekua baitu. Hortaz, oraindik ere, beste dozena luze bat animatu eta apuntatzeko aukera dute, ostiralera bitartean. Horretarako elkartearen web-gunearen bidez fitxategi bat betetzea besterik ez da egin behar. Izen ematea doakoa da.

Oraindik lekuak daude eta ostiralera artean izena-emateko epea zabalik egongo da

Jadunaldiak informatzeko eta ezagutzen dena zabaltzeko helburua izango du eta, goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean gauzatuko. Bileran, dislexia, diskalkulia, prebentzioa eta detekzio goiztiarra, eta zailtasunak ebaluatu eta horietan interbenitzeko prozesuak izango dira hizpide. Jardunaldian hainbat adituk hartuko dute parte, Madriletik datorren medikuntzako doktorea, erizaina eta Bizkaiko psikologo eta logopeda bat. Horrelako jardunaldiak egiten hasi zen ‘Dislebi’ orain urte batzuk, baina aurrekoak Bilbo edo Gasteiz bezalako probintzia hiriburuetan eginez. Hortaz, jardunaldia herri batera dakarren estraineko aldia izango da. Eta Dislebik’ Ermura ekartzeko apustua egin duela esan behar, gure herria Autonomi Erkidegoko hiru lurraldeen artean distantziakide eta eskura dagoelako. Hortaz, harro sentitzeko moduan gaude.

Egun horretarako prestatu den programa zehatza ondorengoa da:

  • 9:30etan: ‘DISLEBI’ Euskadiko dislexia elkartearen aurkezpena, Elena Laserna presidentearen ahotik.
  • 10:00etan: Francisco Martinez, ‘Dislexiaren oinarri neurologikoa’ Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Doktorea Medikuntzan eta bertako Fakultateko Morfologia saileko ikertzailea.
    • Gaiaren inguruan egindako ikerketa ezberdinetan aditua da. Dislexiara hurbilpena egingo du. Dislexia jatorri neurobiologikoa duen arazoa da, garunetako zonalde ezberdinetan neuronen migrazio prozesuan gertatutako akats txikiek sortarazten dutena.
  • 11:00etan: Mª Ángeles Gil, Dislexia Mugarik gabe Elkarteko presidenteorde ohia. Erizaina, unibertsitateko diplomaduna:‘Osasun zerbitzu ezberdinetako lehen mailako arreta’.
    • Osasun zerbitzuetako lehen mailatik bertatik, zeregin garrantzitsua dago Ikaskuntzako Zailtasun Espezifikoak(IZEak) goiztiar antzemateko, umeak osasuntsu izan daitezen aldiro egiten zaien azterketa egitarauen bidez.
  • 11:45etan: 30 minutuko atsedena.
  • 12:15etan: Eduardo Herrera Cantera, Psikologo klinikoa eta logopeda. Bilboko, Ercilla Zentroa. Encodigo, trebakuntza eta errehabilitazio S.M. enpresako zuzendaria.‘Esku-hartzea dislexiaren errehabilitazioan''.
    • Gure lana hobeto egiteko teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzea . Txostenean bere biografi teknologikoari errepaso azkarra emango dio, azken batean, eskarmentu horrek bideratu baitu bere lanbidea hezkuntza softwarea lantzeko zereginean zentratzera.
  • 13:45etan: Eskari-galderak eta amaiera.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar