Kontsumo arduratsuaren aldeko ‘Kontsumo astea’ kanpaina Ermura iritsiko da gaur
Eusko Jaurlaritzaren ‘Kontsumo Astea’ kanpaina Ermura iritsiko da gaurkoak. Kontsumo arduratsua aldarrikatzen duen kanpaina honek Euskal Autonomi Erkidegoko hamabi herritara iritsiko da 2009ko abendura bitartean. Kontsumo Astea kanpaina Ermuan goizeko 11etan aurkeztuko da. Ekitaldi horren buru Osasun eta Kontsumo saileko zuzendari Ana Collia izango da, herriko Carlos Totorikarekin batera.
Kanpaina ikasle, gazte, heldu nahiz elkarteentzat pentsatuta dago eta horien eskura informazioa jartzea da kanpainaren helburua, egun bizi dugun ekonomi zailtasun egoeran kontsumo arduratsuaren beharraz sentiberatasuna pizteko. Horretarako hainbat jarduera ludiko, didaktiko eta parte-hartzaile antolatu direlarik. Jardueren artean kontsumoari buruzko lehiaketa, bideo-foruma, magia ikuskizuna, eta herritar orokorrei nahiz merkatari edo dendariei zuzendutako hitzaldiak egingo dira gure herrian datozen egunetan. Azkenik, esan behar, ‘Kontsumo astea’ ezagutzen emateko programa espezifikoa gauzatuko dela.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da