Ermuak eskolako bidearen ekimena martxan jarri du, Debabarrenean aitzindari izanik

09.10.09
Ingurumena

Ermuak aste honetan eta izaera esperimentalez eskolako bidearen ekimena martxan jarri du. Eskolabarri ikastetxea ekimenarekin bate egiten lehena izan da, aste honetako bost lanegunetan ikasle, irakasle eta gurasoek horretan parte hartu dutelarik. Eskolako bidea asmo handiko programa da hezkuntza kideen artean etxetik eskolara joateko ibilbide jasangarriagoak sustatu nahi duena, ikasleen autonomoagoak izan daitezen, ingurumenari mesede eginez. Ekimena udaleko ingurumen sailean lantzen diren gaien barne txertatzen da –mugikortasun jasangarriaren atalean- estreinakoz aurtengo 2009-2010 ikasturtean.

Iazko ikasturtearen bukaeran proiektua hezurmamitzen hasi zen, ezagutzera emanez herrian. Horren ondorioz, Eskolabarrik bere atxikipena adierazi zuelarik. Honek ikasleria ikastetxera egunero batez ere oinez joateko asmoa adierazi zuen eta erabaki hori aste honetako bost egunetan lehen saiakera gisa mamitu da. Urriko lehen aste hau aukeratu da hilabete honetan ospatzen delako “Walk to school” (eskolara oinez) nazioarteko kanpaina, Europako mugikortasun jasangarriaren astean. Horren bidez, ikastetxerainoko joan-etorriak modu seguruago eta ingurunearekiko errespetuago izango liratekeelako.

Astean zehar eskolako boluntarioak, Guraso Elkarteko nahiz Ingurune Batzordeko kideak jagole lanak egin dituzte, umeentzako ustez arriskutsu izan zitezkeen puntuetan. Horri esker, ikasleek eskola eta etxearen arteko joan-etorriak modu autonomo eta jasangarrian egin dituzte. Boluntario eta laguntzaileek txaleko islatzaile jantzi eta oinez eskolara joateko aldez aurretik elkarrekin geratu diren ikasle gaztetxoen segurtasunaz arduratu dira. Lan horretan Udaltzaingoaren laguntza jasan dute, agenteak bertan izan baitira.

Jarduera honek mugikortasun jasangarriaren alde lan egiteko xedea du, ikastetxeen ingurunea seguruago izan dadin

Ekimen xumea izan arren, gure txikiek autonomia eta errespontsabilitatea lantzeko aukera izan dute. Horrela eskolako kideen artean sortu den kontzientzia errotu nahi da, guztiok bide-arauak errespetatu ditzagun. Jarduera hau urtean zehar mugikortasun jasangarriaren alde sakontasun gehiagoz lan egiteko bidea emango digu, ikastetxeon ingurunean seguruago izan dadin. Ekimenarekin aurrera jarraitzea eta horrekin beste ikastetxeek ere bat egin dezatela espero da.

Ekimen hori eta gainerako beste hainbat ezarrita daude Europa eta Espainiako hainbat herritan esaterako Donostia, Bartzelona, Ourense, eta abar…, gainerako herritarrentzat ere onuragarri delako (atmosferara emisio kutsagarriak gutxituz, negutegi eragina duten gasak, eta abar…). Gaztetxoek mugikortasun alorrean izan ditzaketen zailtasunak identifikatzeko helburua du ekimenak, hezkuntzako kideekin batera eta horien laguntzaz konponbide bat bilatzeko.

Proiektu hau Toki Agenda 21eko ekintza Planean jasotzen da, 4 lerro estrategikoan. Horretan idatzita dagoenez mugitzeko forma jasangarriagoak sustatu behar direla. Gainera, helburu horiek bat datoz eta lotura daude, 3, 7 eta 11garren lan ildoekin. Horietan, kontsumo energetikoa gutxitu eta hobetzea, jasangarritasuna eta ingurumena baloreak sustatzeko eta udalerrian hirigintza hobetzeko.

  • Santa Ana auzotik gora oinezean igo diren eta Eskola bidea ekimenean parte hartu zuen Eskolabarriko ikasle taldea
  • Eskola bidea ekimenean laguntzen jardun duen guraso boluntarioen taldea, umeek ikastetxera sartu eta gero

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko