Bihar hasiko Ainhoa Zuazua badakarkigun 2009ko Musikaldia
Ermuko 2009ko Musikaldia ate joka dugu. Edizio berri bati hasiera emango zaio biharkoan, zentro erregionaletako abesbatzen emanaldiarekin. Aurtengo Musikaldiak formatu txikiko eta handiko emanaldiak eta kalekoak uztartuko ditu. Izan ere, Ainhoa Zuazua kantari ermuarra ikusteko ikusmina handia dagoenez, hasieran Lobiano Kultugunean egitekoa zen emanaldia Santiago Apostoluaren parrokiara lekuz aldatuko da, bertara jende eta ikusle askoz ere gehiago sartu ahal izango baitira.
Musikaldiak herritarren artean musika klasikoarekiko zaletasuna piztea du helburutzat. Hori horrela, programak ganbara musika eta kantua uztartzen ditu. Ikuskizunak urriaren 18, 23, 30 eta 31n izango dira, herriko plazan, parrokian eta Lobiano Kulturgunean, hurrenez hurren.
Programak abesbatzak, soka instrumentuen kontzertua eta haurrentzako musikala bateratzen ditu
Lehen ekitaldia, esan bezala, datorren igandean –urriaren 18an- izanen da. Eguerdiko 12etan eta Orbe Kardinalaren plazan eta estatuko Zentro erregionalen Federazioak antolatzen duen kultur astearen barne txertatzen da. Egitarauaren zatirik handiena Barakaldon gauzatuko den arren, Ermuari ere bete puskatxoa egokitu zaio. Hortaz igandean, kantatzen arituko diren bost abesbatzak ondokoak dira: Gaztela-Mantxako etxearen ‘Zumake’, Extremadurako Zentroko ‘Flor del Tomillo’, Andaluziako Zentroko ‘Alma de Andalucía’ eta Santurtziko Galiziako Zentroarena eta Sestaoko Gaztela eta Leoneko Zentroaren San Fernando abesbatza.
Bigarren emanaldia, Ainhoa Zuazua sopranoarena izango da, zeina bere jaioterrira bueltatuko den. Ainhoaren ondoan Francisco Borja piano jolea izango da. Hori urriaren 23ko ostiralean, gaur zortzian. Sarrerak 5 euro balio du eta astelehenean ekingo diote salmentari Udal kultura sailean.
Txekiatik, ‘Art Bohemia’ hirukotea datorkigu. Hauen emanaldia urriaren 30ean izango da, Lobianon gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita.
Musikaldiari amaiera emango dio haurrentzako espresuki prestatutako ikuskizunak. ''Musika Tresnen fabrika'' titulua darama eta Lobianon ikusi ahal izango da, urriaren 31n, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean