Sarrarerik ez dago ‘El Pico de las Viudas’ antzezlanaren estreinaldirako gaur Lobianon
Ermuko antzerki tailerrak, Sutegi antzerkiak, obra berria estreinatuko du gaurkoan Lobianoko aretoan: ‘El Pico de las Viudas’. Estreinaldirako bi emanaldi programatu dira, lehena arratsaldeko 7etan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sutegikoen estreinuak ikusmina piztu du herrian eta jada ez dago sarrerarik, atzokoan agortu baitziren guztiak saldu ondoren. Jakina denez, Lobiano Kulturgunean sar daitezkeen ikuskizunak tamaina txikikoak baitira.
Obra hau, Xabier Albarrán taldekideak idatzi du, Sutegi taldearentzako propio. Obrako zuzendaria Juan Carlos Colina da eta obran Ermuko eta Eibarko antzezleek hartuko dute parte. Aktore taldea ondokoek osatzen dute: Piedi Kortazar, Gorka Errasti, Virginia Herrera, Natalia Cabana, Markos Gimeno, Jaime Lucas, Vanessa Rodríguez, Esther Barrero, Leire Zapico eta Paki López.
Sinopsia
Umore beltzeko istorio honetako protagonista Albaceteko herritxo bateko alargun talde bat da, alkatearen gaubeilan elkartzen dena. Emakume helduen talde hau osatzen dutenek, senarraren tiranokeriaz nazkatuta, senarrak hiltzea eta bizi diren herri txikiaren agindua hartzea erabakitzen dute. Beraien istorioak gurutzatu egiten dira zein baino zeinek egin hilketarik originalena erabakitzeko ezartzen duten norgehiagoka makabroan.
Lotutako albisteak
‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean