Lobiano modu birtualean bisitatzeko aukera ere badugu

23.10.09
Erakundea

Ermuko udaleko webgune korporatibo honek eduki berria txertatu du multimedia atalean. Horri esker Lobiano Kulturgunearen instalazioei bisita birtuala egin ahal izango zaie. Aplikazio berri horri esker, eraikin bitxi eta osorik eraberritu hori ezagutu nahi dutenek ez dute bertara joan beharrik izango, etxetik modu birtualean ikusi ahal izango baitute. Lobiano Kulturgunea herrian erreferentzia oso inportante bat da, bertan ekitaldi, ikuskizun, jardunaldi, erakusketa nahiz bilera gehienak bertan egiten baitira. Hori horrela, horietara etortzen diren askorentzat tresna hau oso lagungarri izango dela uste dugu. XVI. mendean altxatuko eraikin honek orduko arkitekturaren eta gaur egungo punta puntako teknologiak uztartzen ditu.

Eduki berri hori teknikoki multimedia zonaldea kokatuta dago, atal hori erakunde honek konprometituta dituen erabilerraztasun irizpideetatik kanpo dago. Horren zergatia egun horrelako edukiak minusbaliotasunik dutenentzat teknikoki erabilerraz egiteko ezintasunean datza. Aplikazio hau ikusi ahal izateko beharrezkoa dira ekipoan flash erreproduzitzeko programa eta soinu txartela edukitzea.

  • Argazki honetan Lobiano Kulturguneko fatxada nagusi zoragarria ikus dezakegu
  • Argazki honetan bisita birtualean sartzerako ikusiko dugun lehne orria

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da