‘2009ko Oporrak’ argazki lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira

21.10.09
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2009ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan sariak berriz ere Ermuan bertan geratu dira, lehiaketako irabazleak bi herritar izan baitira. Garaile orokorra, Francisco David Jato Pastor argazkilaria izan da. Hau koloretako eta Madrilen ateratako argazki batekin gailendu da, epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu eta gero. Bertan, bi etxe orratz erraldoi ikus daiteke, horren fondoan kolore urdin eta grisa nagusi direlarik. Irabazleak, sari gisa 300 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean eres aria herrian bertan geratuko da. Saria Estefanía González Puertasi egokitu zaio, berea izan baita herrikoen artean sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkietatik, Motril (Granada) herriko portuan ateratako bat aukeratu da, bertan ilunabar oso polita eta teknikoki oso zuzen argiaren kontra aterata dagoena. Bertan, garabi erraldoiak eta baranda bat ikus daiteke. Ermuar honek ere sari gisa 300 euro eskudirutan hartuko du. Azkenik, esan behar 14 urtetik 18ra bitarteko argazkilari gazterik ez dela aurkeztu. Hori horrela, epaimahaiak atala hau hutsik lagatzea erabaki du. Lehiaketara berrogei argazki aurkeztu dira, oso txukunak eta teknikoki zaindutakoak. Horren erakusgarri, lehen aukeraketaren ondoren hamaika irudi sailkatu direla bigarren txandarako da. Horiei modu anonimoan kide bakoitzak puntuak emanez, esleitu ditu epaimahaiak aurtengo sariak.

Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta gure udalaren laguntzarekin.

  • Hau da Francisco David Jato Pastorrek lehiaketara aukeztutako argazkia,''ezinezko anguluak''titulukoa eta lehen saria jaso duena
  • Hau da estefania Gonzalez Puertasek lehiaketara aukeztutako argazkia,''Erraldoiak''titulukoa eta bigarren saria jaso duena

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin