Eusko Trenek eten egingo du asteburuan Ermuko eta Ardantzako geltokien arteko tren zirkulazioa
Eusko Trenek eten egingo du asteburu honetan Ermuko eta Ardantzako geltokien arteko tren zirkulazioa, trenbidearen trazatua hobetzeko lanak direla eta. Ermua eta Eibar arteko tranbia zerbitzuan ere eragina izango du, zerbitzua osorik autobusez eskainiko delarik. Sozietate Publikoak autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko du asteburu honetan, urriaren 24an eta 25ean, Bilbo-Donostia linean, Ermuko geltokiaren eta Eibarren dagoen Ardantzako geltokiaren arteko ohiko tren zirkulazioak aldi baterako eten egingo dira eta. Zirkulazio etena eta ohiko zerbitzuaren aldaketa horren zergatia, Euskal Trenbide Sarea Unibertsitateko geltokiaren eta San Lorentzoko geralekuaren artean burutzen ari den bikoizketa lanak dira.
Bilbo eta Donostia arteko ibilbidea egin behar duten pertsonak Ermuko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Donostiatik Bilbora doazen bidaiariak, berriz, Eibarko geltokian jaitsi beharko dira trenetik, ibilbidearen gainerakoa autobusez egin ahal izateko. Sistema hori eguneko zerbitzuan zein larunbat gauez Bilbo eta Deba artean eskaintzen diren zirkulazioetan erabiliko da.
EuskoTrenek autobus zerbitzu alternatiboa eskainiko du asteburu honetan Bilbo–Donostia linean eta Ermua-Eibar arteko tranbian
Donostiarantz eta Hendaiarantz doazen lurralde mailako trenei dagokienez, Durangoko geltokian egingo dute garraio aldaketa, eta Bilborantz doazenek, berriz, Eibarko geltokian egingo dute.
EuskoTrenek eskainiko duen autobus zerbitzu alternatiboaren geralekuak honako tokietan egongo dira, eta garraio aldaketaren eragina jasotzen duten erabiltzaileak jaitsi daitezen baino ezin izango dira erabili:
Eibar-Ermua tranbia (Ermua noranzkoan)
- Eibar: Geltoki ondoko geralekua.
- Ardantza: Garmendia higiezin agentziaren ondoko autobus geralekua.
- Amaña: Geralekuaren sarrera ondoko geralekua.
- Unibertsitatea: Gasolindegi ondorengo autobus geralekua.
- San Lorentzo: Gipuzkoa Etorbidea 23ko autobus geralekua.
- Errotaberri: Geralekuaren sarrera ondoko geralekua.
- Ermua: Deportes Jator ondoko autobus geralekua.
Ermua-Eibar tranbia (Eibar noranzkoan)
- Ermua: Deportes Jator ondoko autobus geralekua.
- Errotaberri: San Antonio Auzoko autobus geralekua.
- San Lorentzo: semaforo ondoko oinezkoen pasabidea, A-8 autopistakom sarreraren ostean.
- Unibertsitatea: Unibertsitateko autobus geralekua (Firestone aurrean).
- Amaña: Armeria Eskolako autobus geralekua.
- Ardantza: Untzaga plazako taxi geralekua.
- Eibar: Geltoki ondoko geralekua.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geltokietan eta geralekuetan, Bezeroen Arretarako Atxuriko eta Amarako Bulegoan, 902 54 32 10 telefono zenbakian eta www.euskotren.es web gunean jaso dezakete.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan