Udalbatzarrak urriko Osokoaren Bilkura eginen du asteazken goizean
Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Ordu erdi beranduago, bigarren deialdian izanez gero. Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan aurreko bilkuretako hainbat akta onartuko dira. Bigarren gaian, Ekonomi Sustapen, enplegu eta trebakuntza alorraren izena aldatzea onartuko da, zeina hemendik aurrera Toki Garapenerako Alorra izango den. Hirugarren eta laugarrenean, puntuetako gaia Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketa lanei aurre egiteko konpromiso-kredituen aldaketa egingo da eta berrikusketa lan horiek kontratatzeko prozesuari hasiera emango zaio.
Bosgarren eta seigarren puntuan 2010. urterako Ordenantza Fiskalak onartuko eta UKEk berean onartutako aldaketak berretsiko dira. Zazpigarrenean aurrekontuan egindako hainbat aldaketen berri jasotzen dituzten dekretuen berri emango da. Zortzigarrenean EAJ alderdiak Gizarte Larrialdiko Laguntzen inguruan aurkeztu duen mozioa jorratuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da