Aurtengo ikasturteko Zineskolak gaur ekingo die filma emanaldiei
Gaur ‘Zineskola’ ekimenaren edizio berria hasiko da Ermuan, ‘Irudi Biziak’ drogamenpekotasun-heziketa eta prebentziorako programaren barne. Programa hau Lobiano Kultur Gunean garatuko da eta bertara udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek bilduko dira. Aurtengo Zineskolan guztira lau filma proiektatuko dira 2009/2010 ikasturtean zehar. Proiektatuk oden lehena: ‘Gran Torino’ titulukoa da.
Programa honen helburua arazoei aurre egiteko gazteen trebetasunak lantzea da, pertsona independente, arrazoidun, autokritiko, arduratsu eta autonomo moduan –ez mendeko pertsona moduan, beraz- beraien garapen osoa suspertuz. Hori guztia filma bakoitzean azaltzen diren jarrera eta gatazkak aztertuz egingo da, irakasleen laguntzarekin.
Programa hau doakoa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Drogamenpekotasunen zuzendaritzak eta gure udalak finantzatuko baitute.
Lotutako albisteak
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako