Genero-indarkeriaren biktimei atenditzeko bulegoaren zuzendaria Ermuan
Mariola Serrano, genero-indarkeriaren biktimei atenditzeko bulegoaren zuzendaria Ermuan izanda gaur eguerdian. Zuzendaria udalbatzako kideekin bildu da eta, ondoren, herriko Emakumearen Topalekua bisitatu du.
Mariola Serrano sortu berri eta Barne Sailari atxikita dagoen bulegoa zuzentzeko ardura maiatzean hartu zuen, Patxi Lopez buru duen Eusko Jaurlaritza berria eratutakoan. Mariola Serrano Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea da eta, udatik hona indarkeri matxistaren aurkako lana koordinatzen du gobernuan.
Serranok erabakitzeko ahalmen gorena duen bulegoa zuzentzen du, Justizia, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza sailetatik genero-indarkeria ezabatzeko zabaltzen diren politika guztiak koordinatzen baititu. Mariola Serrano Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen eta 1995.urtean, 1999an doktoretza eskuratuz. Urte horretan bertan, irakasle lanetan hasi zelarik zentroan. Berdintasun politikak ikasi ditu eta, emakume eta familiari buruz idatzitako lan batzuk sarituak izan dira.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da