‘Soinu tresnen fabrika’, haur eta gazteentzako ikuskizuna

30.10.09
Kultura eta Gazteria

Musikaldia 2009 bihar itxiko, haurrentzako emanaldi batekin. Biharko emanaldian, Sointek taldearen ‘"Soinu tresnen fabrika", izeneko proposamena ikusi ahal izango dugu, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 5etatik aurrera. Emanaldia euskaraz izango da. Sarrerak hiru euro balio du.

Musika Tresnen Fabrika

''Musika Tresnen Fabrika'' obran parte hartzen duten hiru pertsonaiak hauek dira: Kortxea Doktorea: Fabrikako lutierra da, pixka bat txoratuta dago, eta gauzak asko nahasten ditu. Musika tresnak Nola erabiltzen diren erakusteaz arduratzen da. Gainera dantzatu eta kantatu egiten du. Filomena: Kortxea jaunari zentzutasuna jartzen saiatzen da, eta bide batea fabrikan txukuntasuna mantentzen du. Instrumentuak jotzen ditu Kortxea jaunarekin batera. Kantatu eta dantzatu ere egiten du. Kosme: Kortxea doktorea eta Filomenaren laguntzaile eta mekanikoan da.

Muntai hau Sointek Produkzioak prestatu du pedagogia eta musika gaietan adituak direnekin batera elkarlanean. Muntaia eskenatokira eraman aurretik asko zaindu da, detaileak asko minatuz zuzeneko emanaldia delako: soinua, argiak, efektuak, eta abar. Obra aproposa da hamar urtera arteko ume eta gazteentzat. Horretan musikak gure egunerokotasunean duen garrantziaz jabetu daitezela nahi da. Obran erabiltzen diren instrumentuak eta horien ezaugarriak erakutsi egiten zaizkie, hortik aurrera horien soinu eta formak ezagunak izan ditzaten. Guztia modu dibertigarri eta parte hartzailean egiten da, abesti ezagunak kantatuz eta dantzatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin