Ermuko Gizarte Zerbitzuetako udal teknikari Pedro Sánchez, Gizarteratze zuzendari izendatu du Eusko Jaurlaritzak

02.11.09
Erakundea

Eusko Jaurlaritzak Pedro Mª Sánchez Amado teknikaria Gizarteratze zuzendari izendatu berri du. Sanchez azken hamabost urteetan gure udaleko gizarte-langileetako bat izan da. Kargu horren arabera, Sánchez herri-prestazioen eta Legebiltzarrak iaz onartu zuen Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Lege garapenaren arduraduna Euskal Erkidegoan izango da. Kargua erabat tekniko eta profesionala izango da eta, gure lankide ohiak, Gobernutik bertatik Erkidegoko udalerri guztiontzako politikak garatzeko aukera izango du “toki-jardueraren ikuspuntua” ahantzi gabe.

Pedro Sánchez gizarte lanean diplomaturik dago. Titulua Gasteizko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan lortu zuen 1990eko promozioan. Lanean eskarmentu handikoa da eta hogei urteko esperientzia du haurtzaroa babesean, desgaitasuna duten pertsona eta, batez ere, udalerriko gizarte-lanean, horretan buru-belarri jardun baitu Ermuan 1995etik.

Gizarte Langile lanetan egun Eusko Jaurlaritzan zuzenduko duen laguntza ekonomikoen sistema izapidetzeaz arduratu da. 2000. urtean karrerako funtzionario egin eta egituran sartu zen, ordutik aurrera zerbitzu sozial eta komunitarioetako teknikari lana betez. Alor horretan, besteak beste, adin txikikoen heziketa soziala, gazte eta horien familiak, guraso eskolak, drogamenpekotasuna prebenitzeko politika publikoak edo gizarteratze sozial eta laboralean jardunez.

“Gizartetik kanpo geratzeko egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko lan moduari jaurlaritzan bultzada eman nahi diot toki-jardueraren ikuspuntua ahantzi gabe”

Enplegu eta Gizarte Gaietarako Gemma Zabaleta Sailburua berarekin gogoratu izanaren arrazoien artean ‘bere ibilbide profesional luzean eta ibilbide hori Ermuan bete izanean egon daiteke Pedroren beraren esanetan, Ermuko udala gizarte gaietan bideak jorratzen ibili ohi delako, joera horri hainbatek ‘Ermuko esperientzia’ izena jarri dioalarik. Sánchezen asmoa “gizartetik kanpo geratzeko egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko lan moduari bultzada eman nahi dio Gobernutik, azken urteetan Ermuko udalean alor politikoak nahiz teknikoak egindako bideari jarraiki. Gizarteratze eta ekonomia, enpleguaren bidez uztartu eta jorratuz. Udalerriko enplegu gizarte gaietako profesionalek toki-gobernuaren eta alderdi politikoen bulkada politikoari, nahiz Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza zuzendaritzari eta Gizarte eta Kulturakoari segiz, horretan ene bizitzako azken 15 urteak oso guztira eman baititut”.

Jaiotzez Galdakarra eta adopzioz ermuarra dugun lankide honek adierazi digunez, Gasteizera eta Jaurlaritzara 60 kilometrotara lanera joan arren, profesionalki garatzen lagundu duen herri eta harremana ez du etengo, Ermua bere herritzat jotzen baitu. ‘Esperientzia hau ene bizitzako parentesia kontsideratzen dut. Udaleko funtzionario izaten jarraitzen dut eta, lehenago edo beranduago bueltatuko naizela gauza ziurra da, nire bizitzako hainbeste urtetan izan dudan maitasunaz”.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere