Esker ona herritarrei eta UNI Eibar-Ermua ikastetxeari beren laguntzagatik

05.11.09
Ekonomi Sustapena

Udalak eta Toki-Garapeneko Alorrak bere esker ona adierazi nahi diete herritarrei eta UNI Eibar-Ermua DBH ikastetxeari aurreko astean merkataritzaren inguruko iritziak biltzeko inkestan erantzun edo horiek gauzatu ahal izateko eskaini zuten laguntzagatik. Bereziki, eskerrak aipatu ikastetxeko merkataritzako ziklo ertaineko irakasle eta ikasleei auzo ezberdinetan zehar datuak biltzen lan bikaina egin baitzuten.

Adierazi behar orain arte gure herrian ez dela inoiz merkataritzari buruzko azterketa hain sakonik egin. Segidan, Toki-Garapen Alorreko teknikariek inkesta horien bidez bildutako datuak eta beste bideetatikoak sakonki aztertuko dituzte, herriko merkataritzari buruzko txostena prestatzeko. Alorraren asmoa hirurehun inkesta baino gehiago lortzea da.

Datuak aztertu ondoren, merkataritza, ostalaritza eta turismoa dinamizatzen lagunduko duten jarduera programari heldu nahi zaio datorren 2010eko urtetik bertatik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik