San Pelaio 42ko ‘Antonatxabarri’ eraikina eraitsi egin du Baltar Dominguez enpresak

10.11.09
Hirigintza

‘Antonatxabarri’ izenez ezagutzen genuen San Pelaio 42ko eraikina eraitsi egin du gaur Baltar Dominguez enpresak. Enpresak atzokoan ekin zien teilatutik hasita eraikina eraisteko lanei; gaurkoan makinak etxeko soto eta oinarriari heldu diotelarik. Lanok datozen egunetan aurrera jarraituko dute harri-morroilo eta hondakinak kentzeko zereginekin. Ondoren, Betiondo eta San Pelaioko biribilgunea lotuko duen bidea amaitzeko lanei helduko diote. Eraikin hori espresuki ordenazioz kanpo zegoen, 2000. urtean Ermuaren Hiri-Antolamendurako plan Nagusia onartuaz geroztik. Ermuko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak “LUS-02 Betiondo” izeneko dentsitate txikiko bizitegi-sektore bat jasotzen baitzuen.

Eraikin horretako etxebizitza bateko azken jabeak urrian alde egin zuen bere familiarekin batera eta geroztik hutsik egon da, Udalbatzarrak aurtengo uztailaren 22an hartutako akordioari jarraiki, zeinaren bidez etxebizitzetako jabeei bizileku berria emateko hitzarmenaren baldintzak ezartzen zituen, 2004ko azaroaren 24an Udalak eta Juan María Cano López, José Prado Lorenzo eta Emilio Quintas San Pelaio 42 eraikineko etxebizitzen jabeekin sinatutako hitzarmena aldatuz. Aipatu jabe eta beren familiak jada bizitzen ari dira, herriko hainbat lekutan altxatutako berri diren eraikinetako etxebizitzetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte