‘Jimmy Arrabit Trio’ musika pertsonalaz dator bihar Lobianora

20.11.09
Kultura eta Gazteria

‘Jimmy Arrabit Trio’ taldea Ermura datorkigu bihar. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta sarreran bertan eskura daiteke. Jimmy Arrabit Euskal Herrian daukagun eskarmentuko musikaria da. Itoiz taldeko bateria izan zen, aurretik Minxoriak eta Niko Etxartekin aritutakoa eta ondoren King Mafrundi reggae taldea sortu zuen Iparraldean. Egitasmo elektronikoetan aritu ondoren jazz hirukotea sortu du Fred Feugas pianojolearekin (Post Image...) eta Xaby Hayet kontrabaxu jotzailearekin (Beñat Achiary, Infinity Orchestra, Marijane Satrapi-ren "Persepolis" filmaren musika) batera. Doinu euskaldunetatik abiatuta, erritmo afro-beat eta dub erritmoekin nahasturik, jazz errepertorio berezia sortu dute.

Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuitoaaren barne txertatzen da. Taldea atzo Zortnotzan izan zen emanldaia emanten, gaur gauean Leioan joko du eta bihar arratsaldez gure herrian arituko da. Arrabit Trio "mendiko oihartzuna bezain eremu askea da". Grabatu duen azken diskoan iparraldeko kanta tradizionalak, jazza, elektro-duba eta afro-beat estiloetako soinuak bildu eta uztartu ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz