Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken eguerdian

30.11.09
Erakundea

Udalbatzarra abenduko lehen Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdierako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda lau puntuk osatzen dute. Lehenengoan, ekaineko eta uztaileko bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Bigarrenean, Erdikokale Zeharbidea 2ko eraikinari dagokionean, Alde Zaharra Babestu eta Barrualdea Eraberritzeko Plan Bereziaren barruko aldaketa behin betiko onestea izango da. Hirugarren puntuan udal langileentzako hitzarmena onestea dago. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian