Zorionak eta Urte Berri On!
Herriko alkate Carlos Totorikak Gabon-jai zoriontsuak eta Urte Berri On! bat desio digu ermuar guztioi. Agintariak txartela bidali digu herriko etxebizitzetara aurreko asteburuan. Txartel hori Udalbatzarra osatzen duten talde politikoen eta udaleko langileen izenean bidali du. Bertan helarazi digun mezua ondokoa da: “Ekonomiari dagokionez amaiera emango diogu urte zail eta korapilatsuari. Urtea aldaketak berarekin ziklo aldaketa ekartzea gustatuko litzaidake, goraldiko berri bati hasiera emateko. Hori heldu bitartean, guztien ahaleginaz eta elkartasunaz aldi gogorrari aurre egin diezaiogula nahi dut”.
Txartelak aurtengoan zabaldutako oinezkoentzako bidexka baten argazkia daraman, hjain zuzen ere Okin-zurikoarena. Azkenik, gabon-jai zoriontsu batzuk pasatzeko dio. “Zorionak eta Urte Berri On opa dizuet Udalbatzarra osatzen duten talde politikoen eta bertan lan egiten dugun guztien izenean”.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da