Hainbat zerbitzuk ordutegiak aldatu dituzte, Eguberriko jaietara egokitzeko
Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, Eguberriko jaietara egokitzeko. Aldaketa horiek datozen bi asteei eragingo diete, jaiegun ugariz zamaturik baitatoz.
''Abiapuntu'' herritarrentzako informazioaren bulegoa abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a eta 6a itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegian (goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara) irekiko da. Abenduaren 31n ordainagiriak goizeko hamar eta erdi arte kobratu ahal izango dira.
Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzua hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak:
- Gaur osteguna 24a, datorren osteguna 31 eta asteartea urtarrilaren 5a goizez besterik ez irekiko da (9:30etatik 13:30etara).
- Eguberri-egunean, Urteberri-egunean eta Errege Mago egunean itxita egongo da.
- Asteburuetan (abenduaren 26 eta 27a, urtarrilaren 2 eta 3a eta 9 eta 10) goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara irekiko da.
- Gainerako egunetan (abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4, 7 eta 8an) goizeko 9:30etatik arratsaldeko 20:30etara irekiko da.
Gazteria informatzeko zerbitzuak, bestalde, goizez bakarrik lan egingo du abenduaren 28tik 30rera bitartean. Ordutegia ondokoa izango da: goizeko 9etatik 2etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Gaur, 8:00etatik 14:00etara irekita egongo da. Lobiano kultur Gunea goizeko 9etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara irekiko da. Abenduaren 24an eta 31n ordutegia goizeko 9etatik 15:00etara izango da eta urtarrilaren 4an eta 5ean 11:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.
Emakumearen Topaguneak ere aldaketak iragarri ditu eta abenduaren 24tik 31ra bitartean eta urtarrilaren 4an eta 5ean, goizeko zerbitzua besterik ez du eskainiko. Ordutegia ondokoa izango da, goizeko 9,30etatik eguerdiko 13:30etara. Arratsaldetan itxita egongo da.
Azkenik, kiroldegia eta Ariztmendi pilotalekua kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Abenduaren 24 eta 31n, instalakuntzak zabalik egongo dira goizeko 8:00etatik eguerdiko 15:00era. Eguberri eta Urte Berri egunetan ateak itxita izango dira eta Errege Magoen egunean, beste edozelako jaiegun edo igandeetan bezala zerbitzua eskainiko du. Hau da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara. Betiondo Kirol Gunearen kasuan, ordutegia honako izango da: abenduaren 24an eta 31an goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00era irekiko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean instalazioak itxita egongo dira. Urtarrilaren 6an alderantziz goizeko 8:30etatik arratsaldeko 14:30etara irekita egongo dira.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua