Gabonetako haur-kanpaina
Gabon jaiak urtero bezala haur eta gazteek herrian Gabonetako parkea izango dutela herrian bertan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Abenduaren 26ko goizean, 31ko arratsaldean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio eta jolasak, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta Txindurri taldeko monitoreak izango dira laguntzen.
Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Lehena, ‘Galitoon taldeak’ gaur bertan eskainiko duen ‘Babili-glub’ titulatutako antzerki saioa. Asteazkenean, beste antzerki lan bat eskainiko da, kasu honetan, Txo titelles taldeak ''Armando Risottoren menu berezia'' lanarekin. Ikuskizun biek Lobiano Kultur Gunean egingo dira, arratsaldeko bostetatik aurrera. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Erregen Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da