Errege Magoen kabalgata eginen da bihar Ermuan

04.01.10
Erakundea

Ekialdeko Errege Magoak bihar Ermura etorriko dira, ohiko kabalgata egiteko. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 150 kilo gozoki banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta Abeletxeko bideara abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak aldera ailegatuko dira. Jarraian , herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Errege Magoek zaldiz etorriko dira Ermura. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Segidan haurrez beteriko trena eta Gurutze Gorriko kideak egongo dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten boluntarioak izango dira. Guztira ehun eta berrogeita hamar bat pertsona bilduko dira. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian dauden bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere.

Goizeko hamaiketatik ordu batak eta erdietara bitartean trenak haurrak garraiatuko ditu herriko kaleetan zehar. Bidaia hasteko eta amaitzeko puntua Zubiaurre kalean izango da. Arratsaldean, sei t’erdietatik aurrera, bizidunek Jaiotza irudikatuko dute Orba plazan. Aurtengoa, hirugarren edizioa izango da, ekimena dagoeneko erroturik baitago. Ikusleek plazako kioskora igoa ahal izango dute, Errege Magoen etorrera itxaroten duten bitartean. Kabalgataren aurretik Errege Magoei eskutitzak helarazi nahi dieten guztiek, oraindik ere aukera dute, udaletxeko atarian jarritako gutunontzia erabili dezaketelarik.

Errege Magoen kabalgataren kartela

Erika Samamed, Eskolabarriko 9 urteko ikaslea, Errege Magoen kabalgataren lehiaketaren irabazlea izan da. 70 euroko saria eskolako gauzak erosteko irabazi du.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua