Europako Batasunaren presidentziari buruzko mozioa onartu du Udalbatzak
Espainiak Europako Batasunaren presidentzia 2010eko lehen sei hilabeterako jaso du Urte Berria ekitearekin batera. Horren harira, Udalbatzarrak gaia tratatu eta mozioa onartu zuen, organoak eginiko azken osokoaren Bilkuran. Mozio hori udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoz onartu zen eta Udalbatza osatzen duten talde político guztien aldeko botoekin: PSE-EE-PSOE, PP, EAJ-PNV eta EB-Berdeak. Erabakiak bost paragrafo ditu eta horietan, laburbilduz, ondokoak jasotzen dira: ongi etorria egitea presidentziari, gertakariaren garrantzia lau haizeetara zabaltzea, Europako bandera herriko leku esanguratsu batean jartzea sei hilabete horietan, eta maiatzaren 9an Europako Egunez, hori ekitaldiren batekin ospatzea.
Erabakiak hitzez-hitz ondokoa dio:
- Lehenengoa. 2010eko lehen seihilekoan zehar Europar Batasunean Espainiak izango duen lehendakaritzari agur egitea erakunde-ekitaldien bitartez.
- Bigarren. Batasuneko kide diren estatuentzat hain esanguratsua den une honetan Europar Batasunean Espainiak izango duen lehendakaritzaren garrantzia hedatzea FEMPek eta EBren Estatu Idazkaritzaren artean sinatutako Ekintza Planean ezarritako baterako jarduketen eremuan.
- Hirugarren. Espainiaren Lehendakaritzak dirauen sei hilabete horietan udalerriko leku adierazgarri baten Europako bandera jartzea.
- Laugarren. Jarduera, ekitaldi edo ekintzaren bat antolatuz Europaren Eguna ospatzea (maiatzaren 9an) Europaratzeko prozesuaren, Europar Batasuneko kide izatearen eta Europar Batasuneko Espainiaren Lehendakaritzaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko.
- Bosgarren. Honako erabaki hau Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioari, Kanpo Arazo eta Kooperazioko Europar Batasunaren Estatu Idazkaritzari eta Europar Batzordeak eta Europako Parlamentuaren Bulegoak Espainian duen Ordezkaritzari ezagutaraztea”.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua