Bi ikastaro berrietarako izen-ematealdia hasi du Toki-garapen alorrak

12.01.10
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen udal alorrak bi ikastaro berri hasiko ditu laister. Eskaintza berri hori 2010eko trebakuntzaren bitartez lanak sustatzeko prestakuntza egitaraukoa da. Egitarau horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen dute. Ikastarook langabetuei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea. Esan bezala, izen-emate epea zabalik dago eta horiek alorrak Torreta Etxean duen egoitzan egin daitezke. Tokiak mugatuak direnez, -12 besterik ez baitaude- izen-emate hurrenkerari jarraituz beteko dira.

Ikastarook egun edo aste gutxi barru hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: lehena traktoreak erabili eta mantentzea da. Ikastaro berria da eta landarekin lotura estua dutenei zuzentzen zaie, hau da, baserri edo nekazaritzarako erabiltzen dituzten soro txikiak.

Ikastaroan traktoreaz baliatzeko segurtasunez nola erabili, eta tresna hori mekanikoki nola mantendu ikasi ahal izango da. Ikastaroak bi zati ezberdin izango ditu, bata teoria lantzekoa 458 ordukoa eta, bestea, praktikoa eta 360 orduz luzatuko dena. Ermua eta Mallabiko biztanleek lehentasuna izango dute izena-ematerakoan. Ikastaroa otsailaren 1ean hasiko da eta maiatzaren 7an bukatuko. Interesdunek langabezian egon behar dute eta gidatzeko B gidabaimena izan.

Gaiak:

  • Traktorea prestatu eta maneiatzea (104 ordu)
  • Landu beharreko zorua berdintzea (44 ordu)
  • Zorua prestatzea lurra lantzeko (134 ordu)
  • Uzta, azpiproduktu eta lehengaiak jaso eta biltegiratzea (44 ordu)
  • Traktorearen eta makineriaren mantenua (124 ordu)
  • Ingurumena (2 ordu)
  • Lan-arriskuen prebentzioa (2 ordu)
  • Genero-berdintasunerako hastapenak (4 ordu)

Bigarren ikastaroa manipuladorak, eskorgak eta langileak jasotzeko plataforma mugikorrak erabili eta mantentzekoa izango da. Ikastaro hori martxoan hasiko da eta ekainean bukatuko. Honek ere aurrekoaren ezaugarri bertsuak izango ditu, baina horien berri (eduki, gaiak, eta abar…) landuko ditugu aurrerago, data hurbildu ahala.

Ikastarook doakoak dira eta ostaila-martxoan hasiko dira. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Aldiz, praktikak Artamendin gauzatuko dira. Matrikula egin nahi dutenek Toki-garapeneko alorraren bulegora jo beharko dute, Bizkaia Etorbideko Torreta Etxera. Matrikula zabaldu berri dago. Argibide gehiagorako joan bertara edo deitu ondoko telefono zenbakietara: 943179151 edo posta elektronikoko ondorengo helbidera: pye@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren