Antzerki emanaldiak: gaur ‘Hámster’ eta bihar, ‘Kartoibiraka’

15.01.10
Kultura eta Gazteria

‘Juanjotero’ Produkzioak ‘Hámster’ tituluko antzezlana dakar gaur Lobiano Kultugunera, gaueko 22:15etatik aurrera. Emanaldia udal Kultura Sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du, eta ikuskizuna hasi baino lehen bertan eros daiteke. Obra Santiago Cortegosok idatzi du, hori Fernando Sotok zuzentzen duelarik. Antzezleak, Marian Bañobre eta Juanjo Otero dira.

Sinopsia

Gizakia kaiola baten barruan bizi den animalia dela metafora oinarritzat hartuz, bi pertsonaik, bi hamster (arra eta emea), gizaki horren gai unibertsalei buruz hitz egiten digute, gizakion izaerari buruz hitz eginez. Edo, hobe esanda, gizakion izaerari buruz gauzak iradokitzen dizkigute.

Bihar haurrentzako antzerki emanaldia, Markeliñerekin

Bestalde, biharko egunean ere antzerki emanaldia izango da. Haurrentzako, emanaldia euskaraz, ‘Kartoibiraka’ tituluduna. Emanaldia adin guztietako ikusleentzat da aproposa. Lobianon, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Biltegi batean gaude. Bertan ari diren langileek kaxa horiek antolatzen eta kamioira eramaten dituzte. Baina benetan dibertigarria dena jolastea, desordenatzea da, kaxa barruan bilatzea, lekutik mugitu gabe bidaiak amestuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu