Pedro Horrillo: ermuarron bihotzean beti!

22.01.10
Erakundea

Pedro Horrillo txirrindulariak orain egun batzuk 2009ko Giroan istripua izanagatik Ermuan jasotako mezu eta sinaduren liburua jaso zuen. Material hori guztia udaletxeko Osoko Bilkuran egindako ekitalditxo batean eman zitzaion. Ekitaldia kirol zinegotzigoak antolatu zuen kirolariarekin ados, hark ez baitzuen nahi zurrunbilo handirik ez eta hedabide askorik. Pedro bere familiarekin batera bertaratu zen. Magalean semerik gazteena Ori izan zuen eta ezkerrean Lorena emaztea. Seme zaharrena kanpoan geratu zen senideekin, aulkitxoan lo baitzegoen. Jessica arreba, eta Hipolito aita eta Concepcion, ama ere ondoan zituen hunkiturik. Osoko Bilkura aretoa txiki geratu zen Pedro ikusi eta entzun nahi zuten herriko kirol, gizarte eta kultur eragile eta taldeetako ordezkari eta lagun guztientzat.

Carlos Totorika alkateak ekitaldiari hasiera eta ongi etorria eman zion, mezu eta sinaduren liburua entregatu baino lehen. Alkateak istripuaren ondorengo herri ekimenaren helburua gogoratu zuen: zale talde batek “zerbait egin eta babesa agertu eta animoak eman helarazi nahi baitzion, azkar sendatzeko desioarekin batera”. Agintariaren esanetan atondutako liburuak eta bertan bildutako mezuek “ez dute balio ekonomiko handirik, bai aldiz, gizatasunaren eta sentimenduen balio handia, istripuaren berri jakin eta gero, kezka eta sendatzeko deioa nagusi izan baitzen gu guztion artean”. Alkateak, intsignia jarri zion Pedrori paparrean, plaka oroigarri bat eman eta baita mila eta zortziehun mezu biltzen dituen alea ere.

Herriko merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Ermua izeneko eskumuturrekoa oparitu eta jarri zion. Ordezkaria Begoña Sagardui izan zen. Ermua Futbol Taldeak , zuzendaritzako kide den Iñigo Izagirreren eskutik ekipoaren elastikoa oparitu zion. Jarraian, Pedro Horrillok txanda izan zen eta hitza hartuz guztioi eskerrak eman zizkigun. Kirolariak bihotz-bihotzez eskertu zuen animoa emanez zuzenean nahiz zeharka jaso izan dituen mezu guztiak. Orain urte batzuk Matienan bizi arren, Ermuarrekin harreman berezia mantentzen duela esan zigun, jendeak maite duela eta berarekiko estimu adierazpen horiek guztiak kikildu egiten dutela. Aukeraz baliatuz publikoki eskerrak eman nahi izan zien bere osasunaz galde eta kezkatuta agertu diren guztiei, bakoitzari emateko ezintasunaz azpimarratuz, asko ezagutu ez baititu egiten. Txalo zaparrada eta bertaratutakoen berotasuna hurbiletik sentitu eta gero, guztiek luncha izan zuten udaletxeko atikoan.

Pedro Horrillo kirolari adoretsu eta ausarta dela agertu zuen beste behin, bai errepidean eta baita bizitzaren egunerokotasunean ere.

 

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua