Herriko ikastetxeek astelehenean hasiko dute aurre-matrikula kanpaina
Herriko ikastetxeek astelehenean hasiko dute 2010-2011 ikasturterako aurre-matrikula kanpaina. Kanpainak bi aste iraungo ditu, osatilaren 1etik 12ra bitartean, hain zuzen. Ermuan bost ikastetxe ditugu, horietatik hiru publikoak dira (Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente) eta beste bi iatundutakoak ( Eskolabarri eta San Pelaio). Gusaroek horietako bat bakarrik aukeratu eta beren seme-alabak aurre-matrikulatzera ikastetxetara horretara joan behar dira.
2008an Ermuan 131 neska-mutikotxo jaio ziren Ermuan eta kanpaina horiei zuzentzen zaizkie. Urte horretan jaiotakoek 2010eko irailean eskolaratuko baitira, ikasturte berriaren hasierarekin. Ume horiek gurasoek eskutitz bana jasoko dute asteburu honetan beren etxean. Eskutitz horretan herriko ikastetxe guztien eskaintza zehatzaren berri helaraziko zaie –ikas ereduen, eskolaz kanpoko ekintzen, zerbitzu eta azpiegituren, eta abarren zehaztasunak biltzen dituzte biorrikoak baitaramatza-. Materialarekin batera udal hezkuntza zinegotziaren eskutitza ere doakie. Horretan Felix Prolek hitzez-hitz honakoa dio: “Indarrean dagoen legeriaren arabera, gurasoek duzuen aukeratzeko askatasuna dago beste ezeren gainetik, eta zuek erabakiko duzue seme-alaben hala hezkuntza nola ikastetxe mota. Nik neuk ere horrela uste dut, horixe baita familien oinarrizko eskubidea. Horregatik eta Ermuko Udaleko Hezkuntza Alorreko Zinegotzia naizen aldetik, legediak bermatzen dizuen eskubidearen jarduna baldintzatzeko inolako asmorik gabe, gure udalerriak hezkuntzaren alorrean eskeintzen duenaren berri emateko betebeharra dudala uste dut.”
Gainera, jakinarazten duenez “zuen etxetik hurbil, kalitatezko heziketarako ezinbesteko zerbitzu guztiak dituen eskola duzue. Kalitatezko heziketa hori esperientzia handidun eta ondo prestatuta dagoen irakaslerian oinarritzen da. Halaber, eskolok, ez dute gehiegizko ikaslerik beren ikasgelatan, eta horrek banakako heziketa eta ikasle bakoitzaren nortasun eta beharrizanei behar bezala aurre egitea dakar”.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte