Uni Encounterreko lehen saioan Android SEaz hitz egingo da
Uni Encounter ekimenaren seigarren edizio gauzatuko da datozen bi asteetan zehar, otsailaren 2an hasi eta 10ean amaituko baita. Gaur arratsaldean saietako lehen egingo da, ostiralean egitaraua ofizialki aurkeztu eta gero. Egitarauan jasotakoaren arabera asteko bi saio izanen direla iragartzen da, gaurko eta biharkoa (otsailak 2 eta 3koak) eta datorren asteko 9 eta 10. egunekoak. Aurten jokoei otsailaren 5eko ostirala dedikatuko zaie. Uni Encounter teknologia berrien inguruan IES Uni Eibar - Ermua BHIko Informatika Sailak duela sei urtetik hona antolatzen dituen jardunaldi informatikoak dira, zeintzuek urtero gure Ermuko zentroan gauzatzen direnak.
Ekitaldiek helburu tekniko eta dibulgaziozkoa dute, jolas-jarduerak albo batera utzi barik. Informatika gaietako adituek eskainitako hitzaldiez gain, tailer praktikoak zein sareko jokoen lehiaketak ere izaten dira jardunaldion barne. Jardunaldiak berebiziko garrantzia izaten duten arloak ondorengoak dira: segurtasun informatikoa (bere alor ezberdinetan), Software Librea eta honen eragin soziala, urtero agertzen diren punta-puntako teknologiak... eta abar.
Jardunaldiak irekiak dira eta gai horiei buruzko interesa duten guztientzat pentsatuta daude. Alde batetik jendarte guztiari askok informatikara hurbiltzeko izaten dugun "hasierako beldur" hori kentzeko; gainera, alderdi akademiko eta profesionalagoa ere jorratzen da enpresa mundu eta adituentzat.
Uni Encounter ekimenaren Helburu Orokorrak
- Teknologia berrien zaletasuna dugun guztiok ikastetxeetako trebakuntza akademikotik urrun dagoen modu ezberdin batez ikas eta gozatzeko aukera eskaintzea.
- IES Uni Eibar_Ermua ikastetxea teknologia berriekin zerikusia duten gaien erreferente garrantzitsu bihurtzea.
- Teknologia berrietan adituak direnak ikastetxe honetara ekartzea, aurrerapen teknologiko eta honen eragin sozialaren gaineko irizpide eta pentsamolde berriak ezagutu ahal izatea.
- Gure inguruko pertsonei teknologia berrien mundua hurbiltzea, euren alderdi teknikoa ez ezik, dituzten erabilera on eta txarrak ere mahai gaineratuz: gizarte-kontrola, askatasuna, alfabetatze teknologikoa, softwarea eta euskara, eta abar.
Gaurko egitaraua
- ANDROID, Googleren sistema eragilea (SE) esku telefonoentzat
- Non: IES UNIEIBAR-ERMUA BHIren Ermuko egoitzan.
- 16:00etatik–17:20etara. Googleren sistema eragilea (SE) esku telefonoentzat. Dani Reguera, Tagzania enpresakoa.
- 17:30etatik-19:00etara. Androide bat nire poltsikoan. Androidentzako aplikazioen mundua. Gorka Julio, Elurnet enpresakoa.
- 19:00etaik–20:00etara Mahai-ingurua. Dani Reguera (Tagzania) eta Gorka Julio (Elurnet) adietuen parte hartzearekin.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren