Zeramikako ikasleen lanak ikusgai Lobianon

16.02.10
Kultura eta Gazteria

Udal zeramika Eskolako ikasleek 2009-2010 ikasturtean zehar amaitu berrian prestatu dituzten lanak bildu eta ikusgai jarriko dira gaur arratsaldetik aurrera. Erakusketan eskolako kideek landu eta sortutako obrak ikus daitezke, horien artean modeatuak, tornuan egindakoak, erliebeak eta eskultura hainbat daudelarik. Horiek guztiak, labean 1250-1280 gradutara bitartean egosita daude eta baita esmaltatuak. Obra guztiak Lobiano Kultur Guneako erakustokian jarrita daude eta bertan izango dira hilaren azken egunera bitartean.

Ermuko Udal Zeramika Eskolan 18 urtetik 70ra bitarteko hainbat pertsona daude matrikulatuta aurtengo ikasturtean. Horiek guztiak, bi taldeetan banatuta daude eta eskolak astelehen eta asteazkenean izaten dituzte, San Pelaion dagoen ‘Bolatokiaren’ azpian dauden lokaletan. Zeramika Eskolan irakasle moduan ari da Alfonso López ermuarra, hain zuzen ere. Erakusketa gaurtik hasi eta otsailaren 28ra bitartean egongo da zabalik. Erakusketa bisitatzeko ordutegia ondokoa da; lan egunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbatetan goizeko 10etattik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin