Abeletxeren birzatitze proiektuari hasierako onespena eman zaio

23.02.10
Hirigintza

Udal honek hasierako onespena eman dio Abeletxe SSU 01 sektorearen birzatitze proiektuari. Hasierako onespena Alkate-dekretu bidez eman da eta horretan islatzen da obren bidez benetan exekutatutakoa, hasieran aurreikusitakotik hainbat gauzetan aldatu izan dena. Proiektua aldatu izanak ez dio aurrekoaren onura eta zamen banaketari eragiten, ez eta jabeentzat gasturik ez bestelako ondoriorik ere. Hasierako proiektuan eta gauzatutakoaren arteko diferentziarik behinena ondokoan datza, batetik sektoreko bidea 4 partzelaren atzeko aldetik pasa ez zedin hori aldatu egin dela eta, bigarrenik, gazteentzako apartamentuak eraikiko diren lur saila atzeratu eta ondokoarekin lerrokatu izana da. Udalak erabakitakoaren berri emateko eskutitz bana bidali die interesdunei eta jabeei eta, behin-betikotzat jo aurretik jendaurrera jarriko du hogei egunez alegaziorik badago horiek jasotzeko.

Exekutatu den urbanizazioak lehenengoz onartu zen birzatitze proiektua eraldatzea ekarri du, sektorean egindako bidearen trazadura aldatu eta gero. Horren ondorioz, proiektuan aurreikusitako partzelak eta exekutatutakoak ezberdinak dira. Ezberdintasuna kokapenean eta finka horiek mugen deskripzioan datza, baina ez dio eragiten azalerari ez eta aprobetxamenduei. Abeletxe sektorea lursail maldatsu batean dago, topografi korapilatsua duena. Hori horrela, hori garatzeko hasieran onartutako agiriri zenbaiten ordez beste batzuk erabili ziren bai Plan Partzialean bai eta ere urbanizatzeko proiektuan. Xehetasun-azterketan bidearen trazadura aldatzeko beharra jasotzen zen, partzelei esleituriko eraikigarritasun maila betetzea ezinezkoa zelako eta bide planteatutako moduan egitea oso korapilatsua zelako. Horiek horrela urbanizazio proiektua aldatu zen.

Aldaketaren helburua, izaera eta testuingurua

Abeletxe SSU 01 exekuzio unitatea kudeatzeko kooperazioko administrazio elkartea eratu zen eta horrek sektorearen exekuzio unitateko birzatitze proiektua aldatzeko eskari aurkeztu zuen erregistroan 2009ko azaroaren 16an.p>

  • Aldaketaren helburuak eta horren izaera ondokoak dira:
  • 2003an onartutako birzatitze proiektuaren emaitza diren erregistroko finken deskripzioa egokitzea, benetako eraketara bat etor daitezen. Aldaketa urbanizazio obretan gauzatu da, sektorearen topografiak zituen zailtasun teknikoak ekidituz
  • Sektorearen muga eta horren planaren xedapen-aldaketara egokitzea, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean 18. Exekuzio Unitatea, “Olañeta Etxe ohia” deritzanera.
  • Emaitza diren hainbat partzelen deskribapen eta kokapena eguneratzea
  • 2AB partzelaren azalera aldatzea. Aldaketa hori partzela horretan eraikitako etxebizitzetan segurtasunaren irizpidea txertatu izanagatik eta, halaber, EL1eko espazio libreen sarbideak konponbidea ematea.

Ermuak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra du, zeina 2000ko urtarrilean 28an behin betiko onartu zena. HAPN horretan aurreikusten zen Abeletxe SSU 01 egoitza sektorea exekutatzea, mugaturiko eremua eta horren kudeaketa fitxetan definitutakoa. Eremu hori Plan Partzial batez bidez garatu da eta horren ondoren egindako birzatitze eta urbanizazio proiektuen bidez. Abeletxe SSU 01 exekuzio unitatea kudeatzeko kooperazioko administrazio elkartea eratu zen 2004ko irailaren 23an. Horren guztiaren ondorioz birpartzelatze proiektuaren aldaketa izapidetu zen, zeina 2006ko apirilaren 10ean behin betiko onartu zena.

Planuen zerrenda:

Azalera eta eraikigarritasun arteko koadro konparatiboa
Partzela Erabilera 2003. urteko berzatitze-proiektuaren araberako azalera Edificabilidad (m2 construidos) Egindako urbanizazioaren araberako azalera Eraikigarritasuna
P-1AB kolektibo librea 4.615,00 6.728 m2 4.615,00 6.728 m2
P-2AB kolektibo librea 2.639,00 5.922 m2 2.844,50 5.922 m2
P-3 kolektibo librea 561,00 920 m2 561,00 920 m2
P-4 kolektibo BOE 3.600,00 10.500 m2 3.600,00 10.500 m2
Guztira   11.415,00 24.070,00 m2 11.620,50 24.070,00 m2
Nagusitasun eta erabilera publikoa
  2003. urteko berzatitze-proiektuaren araberako azalera Egindako urbanizazioaren araberako azalera
Leku libreak (S.E.1) 1.923,00
(S.E.2) 5.317,00
(E.L.1) 1.705,20
(E.L.2) 1.792,60
(E.L.3) 1.155,80
(E.L.4) 4.355,00
Hornikuntza 1.000,00 1.000,00
Sistema General Espacios Libres (S.G.E.L) 39.931,00 39.931,00
Sistema General Comunicación Viaria (S.G.C.V) 2.477,00 2.477,00
Sistema General Equipamiento Asistencial y Sanitario (S.G.S y S.G.E.E) 2.854,00 2.854,00
Eraikigarritasuna 11.063,00 9.088,90
Guztira 75.980,00 75.980,00

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da