Ermua eraikuntza sektoreko Lan arriskuen Prebentzioko I Biltzarrean egon da
Donostiako Kursaal jauregian, 500 aditu inguru eraikuntzaren sektorean lan ezbeharrak nola murriztu aztertzen aritu dira aurreko astean, Eraikuntzaren Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko lehenengo Biltzarraren barne. Izan ere, iaz Euskadin 6000 baja eta 14 hildako eragin zituzten istripu izan genituen. Lehendakariak inauguratu zuen Osalanek antolatutako kongresu hori eta bertan, Lan Ikuskaritzaren transferentzia aldarrikatu du, laneko istripuak murrizteko "funtsezko tresna" gisa. Ermua Biltzar horretan parte hartu eta standa izan duen udalerri bakarra izan da, non obra publiko, jasotze- eta garraio-makinen erabilera eta mantenu eskola aurkezten eta ezagutzera ematen jardun duen. Eskola hori homologaturik eta martxan dago duela bi urtetik ona, eskulan trebatua eta esperientziaduna prestatzen. Ermuko eskola horretan dabiltzan ikasle eta langileei ematen zaizkien eskoletan garrantzia handia ematen zaio Lan Arriskuen prebentzioari, istripu eta kalteak ekidin asmoz, hainbatean atzera bueltatik ez baitute esaten.
Aurreko astean, Donostiako Kursaal jauregian, Espainiako "Eraikuntzaren Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko Biltzarra" ospatu da, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea indarrean sartu zela 14 urte bete direnean. Patxi López lehendakariak, Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuarekin batera inauguratu zuen biltzarra jardunaldia. Agintariek Kursaalean jarritako standetatik zehar ibili ziren, Osalan erakundeko Pilar Collantes zuzendariarekin batera. Hirurak Ermuko standean izan ziren eta bertan gure ordezkari eta lankideek, burua babestu eta kolpeei aurre egiteko boneta oparitu zieten. Boneta edo txapel horrek DIN EN 812 araua betetzen du, granate-kolorekoa da eta aurrean Ermuko kupulak eta izena daramatza grabaturik.
Eskola homologatua da eta ziurtagiri ofizialak luzatzen ditu. Lan arriskuen prebentzioa, formazioaren bidez
Ermuak obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola eratu zuen orain bi u rte, langile kualifikatuak prestatu ahal izateko. Proiektua aurrera atera du José Luis Araujo alkateordeak zuzentzen duen Toki-garapeneko Alorrak. Egitura hori homologatu egin dute bai INEMek eta baita ere Eusko Jaurlaritzak, horregatik jada bertan prestakuntzako hainbat jarduera gauzatzen ari dira. Zinegotzi eskuduna, alorreko zuzenari den Rosalia Herrera, Hector Izagirre eta Sergio Gomez teknikariek biltzarrean jarritako standean izan dira. Proiektu hau ikuspuntu orokor batez sortu da eta Euskal Herri guztiaren beharrei heldu eta erantzun nahi die, jardueretan Bizkaiko programetatik hasi eta Ermuko herritarren beharrak lehenetsita. Eskolaren ezaugarri eta zerbitzuak ezagutzera emateko alorrak hiru orrikoa argitaratu du, guk hemen pdf formatuan eskaintzen dizueguna.
Eskola horrek Toki-garapeneko Alorrak ‘Izarra’ Zentroan ditu kokatuta gelak. Horiek teoria eta mantenu lanetarako erabiltzen dira, praktika errealak ‘Artamendi’ mendian egiten baitituzte ikasleek. Izarrako geletan teoria eta makineria ezagutu eta horri hurbiltzeko hastapenak egiten dira ordenagailu eta simuladore birtualen bitartez. Sistema horietako elementuak benetakoak bezalakoak dira, ikasleek ikasitako eta errealitatea eskutik joan daitezen. Landa-lana eta praktikak ere benetako makineriarekin egiten dituzte ikasleek, udalak aparailu eta makina ugari bildu duelako. Horietako hainbat konpondu eta berreskuratu egin behar izan. Gainera eskolak badu ere gainerako udal eta zerbitzuetako tresnak eta ibilgailuak erabiltzea, inoiz bestelako praktikei aurre egin behar izan ezkero.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren