Alerta gorria eman eta kirol jarduerak bertan behera utzi dira, haize bortitzen esperoan

26.02.10
Erakundea

Kantauriko kostalde osoan eta Frantziako mendebaldean ekaitza gogor eta sakon bat espero da asteburu honetan, Madeira irlaren aurrez aurre eratzen eta kokatzen den bat bateko ziklogenesia fenomenoa. Horren eraginez, orduko 150 kilometroko abiadurara arteko haize bortitzak espero dira, Bizkaiko Golkora iritsitakoan. Ekaitzak baga-itsasoa eta 10 metroko olatuak eragin ditzakeela uste da. Unerik larrienak larunbat arratsalde eta gauetik igande arratsaldera bitarteko orduetan espero dira. Hori horrela, Aldundiaren Kirol Zuzendaritzak eskola-kiroleko nahiz federatuen jarduera guztiak, aire zabaleko nahi barrukoak, bertan behera lagatzea erabaki du, biharko arratsaldeko 3etatik igandeko 3etara bitartean.

Eguraldi txarra dela eta iragarrita dagoen maila gorriko alerta dela bide, eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren gomendioari jarraiki, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza nagusiak bertan behera uzten ditu honako honen bidez, Bizkaiko Eskola Kiroleko kirol-jarduera guztiak, aire zabalean zein barruan egin beharrekoak, bihar, larunbata, otsailak 27, 15:00etatik, igandea 28ko 15:00ak arte.

Denbora tarte berean, halaber, bertan behera uzten dira baita aire zabalean egin beharreko lurraldeko kirol jarduera federatuak ere.

Informazio zehatz eta eguneratua ikusi eta kontsultatzeko jo Euskal Metereologi Agentzia, Euskalmet deritzanera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua