Udalbatzarrak ohiko Osokoaren Bilkura eginen du asteazkenean
Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaR eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zazpi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, adierazpen instituzionala onartuko dira. Bigarrenetik laugarrenera bitartean, bi udal taldeek aurkezturiko hiru mozio aurkeztu eta horien inguruan erabakiko da. Lehenengo biak Partidu Popularrak aurkeztu ditu, eta bateaan Udal Finantzetarako Udal Fondoa Gizartekutxa berridaztea eskatzen du. Bigarrena ere, horrekin loturik dago, Udalkutxaren kitapena dela-eta, itzulketa egiteko epea luzatzeko eskatzen du. Jarraian, EB-B ttaldeak aurkeztutako mozioa jorratuko da, non aurrekontua prestatzeko prozesu ireki eta parte hartzailea jarraitzeko eskatzen duen.
Bosgarrenean, Oterreko zabortegiaren edukiera handitzeari buruz Eibarko Udalak gureari egin dioen egindako eskaeraren aldeko ebazpena onetsiko da. Eibarrek saihesbidea egiteko lanetan ateratzen dituen lurrak bertara eman nahi baititu. Seigarren puntuan, HAPNren barne aldaketak egiteko lanak hasteari buruzko ebazpena onetsiko da, Ermuko saihesbidea egitean lur-betelekua kokatu ahal izateko Pagorbe inguruan. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua