Etxebizitzetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko laguntza publikoak 2010
Energiaren Euskal Erakundeak (EVEk) etxebizitzetan instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioei zuzendutako 201eko laguntza publikoen deialdia zabaldu du. Laguntza horiek eska ditzakete pertsona indibidual eta partikularrak nahiz eta Etxejabeen elkarteak. Diru-laguntza gisa eskari bakoitzaren %50 emango da eta, gehienez ere, partikularrei 500 € eta Etxejabeen Elkarteei 1000 €, hurrenez hurren. Deialdiaren zehetasun eta baldintzak guztiak EVEren webgunean eta EHAAko iragarkian agertzen dira.
Deialdiaren helburua instalazio elektriko zaharrak berritzea da, etxebizitza sektorearen barruan. Deialdian honako hobekuntzetan oinarritzen da: segurtasuna, energiaren eraginkortasuna, instalazio elektriko zaharrak dituzten etxebizitzen bizi egokitasun baldintza eta funtzionaltasuna. Instalazio zaharrak oso potentzia txikiak erabiltzeko diseinatu zirenez gero, gaur egun baliatzen ditugun era guztietako etxetresna elektrikoekin ez dira bateragarriak zenbaitetan, gehienetan potentzia handiagoa behar baitute.
Deialdia zabalik dago iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik eta, jada eskabideak aurkez daitezke. Deialdia zabalik mantenduko da aurtengo irailaren 30era bitartean edota dauden 275.000 euroak agortu biratean.
Nortzuk dira onuradun posibleak?
Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak bi izan daitezke. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo haren usufruktuduna, eta bertan 25 urte edo gehiago duen instalazio elektrikoa berritu nahi duena. Eta bigarrenik, Etxejabe elkarteak, 25 urte edo gehiago duen instalazio elektrikoa berritu nahi dutenak. Kasu honetan, berritzea, aldez edo osorik, jarduera hauei dagokie: babesteko kutxa orokorra, gaineko zutabea, kontagailuen zentralizazioa eta lurrerako hartunea egiteko instalazio orokorra.
Diru-laguntzen zenbatekoa
Berritu nahi den instalazio elektriko bakoitzeko emango den diru laguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %50 izango da (BEZari dagokion kopurua ez da diruz lagunduko). Nolanahi ere, berritu nahi den instalazio bakoitzari emango zaizkion gehieneko zenbatekoak 500 eta 1.000 eurokoa izango dira, etxebizitzei eta etxejabe elkarteei, hurrenez hurren.
Deialdi honetatik kanpo daude, eta, beraz, ez zaie diru laguntzarik emango etxebizitzen kasuan honako jarduera hauei: konponketak, ordezkapenak edo matxuratuta legokeen babesteko tresnaren bat zuzentzeko izan litezkeenak. Era berean, etxejabe elkarteei dagokienez, ez zaie diru laguntzarik emango honako jarduera hauei: argiztapen lineetan egiten diren aldaketak, argiak ordezkatzeko jarduerak eta abar. Edozein kasutan, 500 euro baino txikiagoak diren inbertsioei ez zaie diru laguntza emango.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da