Berdintasunerako lana gaztarotik hasi beharra dagoela dio, Martxoaren 8rako adierazpenak
Astelehenean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala onartu du, talde politiko guztien aldeko botoaz. Udaleko talde politikoek Euskal Udalerrien Elkarteak proposatutako adierazpena bere egin dute, azken bi urteetan egindako legez. Adierazpen horrek berdintasuna lortzeko lana haurtzaro eta gaztarotik hasi beharra dagoela dio, sexu eta rolen arteko berezitasuna gaindituz pertsonen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Organoak, konpromisoa hartu du berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako tokiko politikak sendotzeko, bereziki neska gazte eta nerabeei begira, euren partaidetza aktiboa sustatuz”, gizarte justu eta berdintsuago lortze aldera.
Adierazpen horretan, besteak beste, honakoa jasotzen da: “jakin badakigu Udalek daukagun erronka gazteen artean desberdintasuna eragiten duten erak identifikatu eta horien aurka egitea ahalbidetuko duten komunikazio-bideak ezartzea dela, bai eta euren esku baliabideak uztea eta jabekuntza ahalbidetzea ere”. Eta jarraian adierazten da, emakume eta gizonen eskubideak oso-osorik eta berdin-berdin bermatu behar direla, eta bizitzan hain garrantzitsua den garai hori landu behar dela, gizon eta emakumeen arteko jarrera positibo eta berdintasunezkoak finkatzeko, betiere, emakumeek berdintasunean oinarrituta gauza dezaten beraien herritartasuna”.
Adierazpena osorik ikusteko, saka beheko aldean dagoen informazio gehiago atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian