Herriko eskelak Web gunean kontsultatzeko moduan izango dira

05.03.10
Erakundea

Ermuko Udalaren modernizazio Sailak Web gunearen bidez zerbitzu berri bat martxan jarri du. Zerbitzu honi esker Ermuan hiltzen diren pertsonen eskelak kontsultatu ahal izango dira.

Kanpoan bizi den Ermuko jendeari esker ekimena hau sortu da. Badago jendea kanpoan ikasten duena edo lan egiten duena baina Ermuko Udalaren web gunea erabiltzen dute herrian gertatzen diren berriak jakiteko. Hala ere, nahiz eta egunero Ermuko berriak web gunean argitaratu orain arte ez zegoen zerbitzua eskelak ikusteko. Hori dela eta, haiek gurekin kontaktatzea erabaki zuten eta atal berri bat sortzea informazio mota hori argitaratzeko proposatu ziguten.

Ermuko Udalak oso zerbitzu erabilgarria izango zela pentsatu zuen eta ehorzketekin kontaktatu zuen ekimena adierarazteko. Jarraian, tresna informatikoa gauzatu zen eta ehorzketeen eskuan ipini zen haiek beraiek datuak sisteman sartzeko.

Proeiktuan parte hartu dute honako ehorzketak:

  • Nuestra Señora de Begoña Ehorzketa
  • Etxeberria Ehorzketa eta Beilatokia S.M.

Tresna honi esker, Ermuko herritarrek eskelak edozein mementuan (oporretan, atzerrian egotean ikasten, eta abar) enteratu ez ezik parte hartu ere ahal izango dira familiarrei dolumin mezuak bidali ahal izango diete. Gero, segurtasun arrazoiengatik ehorzketeek mezuak filtratuko dituzte eta familiarrei bidaliko dizkiete. Eskelaren bat egonez gero hauek Ermuko Udaleko Web gunearen azalean agertuko dira, "Guardiako farmaziak" izeneko atalaren behean.

  • Familiarrei dolumin mezua bidaltzeko formularioa

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian