Elurra dela-eta, emergentzia eta bidezaintza plana piztu da

08.03.10
Erakundea

Elurra dela-eta, gure udalak herrirako dugun emergentzia eta bideragarritasun plana abian jarri du, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Udal lantaldeko kideek kalean dira lanean bota duen elurrari aurre egiten goizaldeko bost eta erdietatik. Brigadako lankideek traktorearekin bideak garbitzen eta gatza botatzen jardun dute udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatze aldera, batez ere altuen dauden auzoetan. Herriko ikastetxe guztiak zabalik daude eta normaltasuna da nagusi herrian, nahiz eta eguna zuri eta elurrez estalita argitu duen. Brigadak ikastetxeetarako eta hainbat industrietarako bideak garbitu ditu egunsentia baino lehen, nahiz eta horiek berriz ere estali egin diren zazpietatik zortzi eta erdietara gelditu gabe egon baita botatzen.

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaur eta biharko egunean elur-kota itsas mailan kokatuko denez gero, eta tenperaturak jaitsi et eta izotza botako dituela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu horia ezarri du. Gaurtik bihar arratsaldera bitartean, abisu horia mantenduko da.

Iragarpenak ondokoa dio:

  • Astelehena, hilak 8:
  • Elurrari dagokion abisu horia 00tik UTC 18ra UTC. Elur-kota itsasmailan egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, kantauri isurialdearen mendebaldeko zenbait tokitan ertaina izateko probabilitate handia dago. Egunaren amaieran atertu egingo du. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan eta txingorra botatzeko probabilitatea txikia da.
  • Izotzari dagokion abisu horia. Kostaldean, izotz txikia egiteko probabilitate handia dago, goizaldean eta gauean. Kantauri barnealdean, izotz txikia egingo du, goizaldean eta gauean. Iragaite zonan eta Ebroko ondoko eskualdean, izotz txikia egingo du, zenbait tokitan handia, goizaldean eta gauean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua