Udalbatzak gaitzetsi egin du ETAk atzo egindako atentatua eta agentea erail izana

17.03.10
Erakundea

Ermuko Udalbatzak gaitzetsi egin du ETAk atzo Dammarie-lès-Lys-en (Frantzia) egindako atentatua, zeinetan Jean-Serge Nérin egente frantsesa erail zen. Bozemaileen Batzordea premiazko izaeraz gaur goizean bildu da, atzoko atentatuaren ostean. Bilera horretan, PSE-EE-PSOE, PP, EAJ eta EBko kideek aho batez gaitzetsi dute atentatua eta bere egin dute Euskal Udalerrien Elkarteak, EUDELek, zabaldu duen idatziarekin.

Horrez gain, udal taldeek bat egitea erabaki dute ‘Gesto por la Paz’ koordinadorak zabaldutako deialdiarekin. Taldeak herritarroi dei egin digu gaur arratsaldean Orbe Kardinalaren plazan egingo duten elkarretaratze isilean parte hartzeko. Kontzentrazioa ordu laurdenekoa izango da, zazpiak eta laurdenetatik zazpi eta erdietara bitartekoa.

EUDELek kaleratutako gaitzespenak hitzez-hitz ondokoa dio:

ETAK ERANGINDAKO ERAILKETA ERABAT GAITZETSI NAHI DU EUDELEK

Bilbo, 2010ko martxoaren 17a. ETAk atzo Dammarie-lès-Lys-en egindako erailketaren aurrean, zeinetan Jean-Serge Nérin polizia frantsesa hil duten, EUDELek bere arbuiorik irmoena adierazi nahi dio ETAren indarkeriari eta azpimarratu nahi du demokraziatik eta bizitzarekiko errespetutik abiatuta soilik lortuko dugula Bakea.

Gure artean "ETA SOBERAN DAGO".

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da